Bere kontra tenkatuta papertxo bat eransten zaion orrazi arrunta da. Orraziaren hortzaldean zigarro-papertxo bat jartzen da eta behatzekin helduta, ahoaren kontra jartzen da ezpainetara inguratuz. Haizea botatzen da, doinua tarareatuz, eztarriarekin hotsa eta tonuak emanez. Tresna hauek herri askotan erabili dira.
