gaita.
Haurrentzat egiten zen soinu-jostailua. Gari-zuztar bat hartu eta mutur bat behatzekin zanpatuz, mihi bikoitzeko pita sinplea egiten da. Oloaren zuztarrarekin eta artalorearekin ere egiten ziren horrelako soinu-tresnak. Gaur egun, edateko erabiltzen diren plastikozko “lastotxoekin” ere egiten dira. Haize-presioaren arabera tonu desberdinak lortzen dira eta horietaz baliatuz, doinu sinpleak jo daitezke.
