txarpaketa (Alkiza).
tortoliskaka (Eskoriatza).
tabaketa (Berastegi).
tortolexketa (Azpeitia).
puxtarri.
Lau tortolox edo kurkulux erabiltzen ziren batez ere neskak ibiltzen ziren jolas honetan, eta mahai gainera bota eta bere horretan uzten ziren. Banaka egin beharreko jolasa zen. Hezurren lau alderdiei izen hauek ematen zitzaizkien: saka, pon, kulo, karne. Esku batez pilota airera bota eta esku berberaz hartu aurretik "saka" gora begira jarri behar zen. Gauza bera egiten zen beste hiru tortoloxekin,"saka" gainaldera zutela berdin utzi arte. Ondoren lau tortoloxak berriro hartu eta mahai gainera botatzen zituzten; eta gauza bera eginez laurak banan-banan "pon" gora begira zutela jartzen zituzten. Jolasari jarraipena emanez berdin jokatzen zen "kulo" eta "karne" aldeekin. Gero lau tortoloxak mahai gainean uzten zituzten; pilota lau aldiz airera bota, eta berriro esku batez jaso aurretik, aldiko tortolox artean hatz bat jarri eta kendu behar zen, honako hau esanez: "La partida bien cumplida, gracias a Dios y a la Virgen Maria". Hitz horiek esan ostean, berriz pilota airera bota eta jaso aurretik lau tabak baztertu egiten zituzten. Egin beharrekoetan hutsik eginez gero, jokoz kanpo gelditzen zen eta beste jokalari bati ematen zitzaion txanda. (Berrobi)
