Lexicon

tatarra-matarra

Joko honetan neska-mutilak eskolatik ateratzean jostatzen ziren. Horretarako zozketa egin eta aukeratutakoari musuzapiaz begiak estaltzen zizkioten. Neska edo mutil horrek inguruan zebilzkionak harrapatu behar zituen eta ihes egiten ez utzi, eta, gainera, ukitze hutsarekin nor zen asmatu ere bai. (Altzo)