Martiri honen omenezko ospakizunak, kantuan eta eskean ibiltzera mugatzen dira nagusiki Euskal Herriko herri askotan; kobletan santaren bizitzaren berri emateaz gainera etxekojaunei eta etxekoandreei jakia eskatzen zitzaien. Gaur egun ere indar handia du zenbait tokitan "santa eskea" deituriko honek. Hamaika urtez behin Santa Ageda eguna eta Inauteri Igandea egun berean egokitzen dira.
