Lexicon

San Nikolas

Obispo(txo).

Abenduaren 6an, San Nikolas egunean, toki askotan (Seguran, Villabonan...) egin izan da gehienbat haur-festa bezala ezagutzen den hau. Neska-mutil koskorrak eguartean eskean ibiltzen dira, mutil batzuen janzkerak gotzain mitradun batena oroitarazten duela. Sariaren zain dauden bitartean gaztelaniaz eta euskaraz kanta batzuk abesten dituzte.