San Joan bezperan pizten den sua, horretarako belar edo abar bereziak erabiliz eta kanta erritualak kantatuz. Adibidez honelakoak: "San Joan, San Joan berde,/ artoak eta gariak gorde, / lapurrak eta sorginak erre. / Biba San Joan berde!" (Elgeta). Ondoren gainetik salto egiten da, osasunerako ona delako ustean, "San Joan bezpera, sarna fuera!" edo antzekoak esanez.
