Lexicon

San Joan sorta

San Joan sendor (Arantzazu-Oñati).
San Joan moltzo (Muxika).
San Joan xatuke (Ezkurra).
San Joan sobre (Etxebarria).
San Joan maxo (Leitza).
San Joan erramilleta (Auritz).
San Joan muxu (Aurizperri).
San Joan txorta (Betelu).
San Joan kargile (Muxika).
San Joan belar.
xatuka.
San Joan zama (Arraioz).
San Joan paxo (Lintzoain).

San Joan egunean elizan bedeinkatzen ziren eta hainbat gaitzen erremediotarako erabiltzen zirenak; tokien arabera sorta osatzen zuten belarrak desberdinak izan badira ere, oro har, honako hauek aurkitzen ziren nagusiki: basa loreak, San Joan loreak, arrosa, artemisia, erromeroa, ziguina, ezpata, artalandarea, babarrun-landarea, tipula-landarea, mihilua, asentsio-belarra, zizare-belarra, gaztaina-hostoa, gerezi-hostoa, intsusa-hostoa, lizar-ostoa, intxaur-hostoa, ihiak, hurritz- hostoa, aran-abarra, sagar-abarra, sahatsa eta galburuak.