Lexicon

salutadore

benturako ume.

Familia bateko zazpigarren semeari ematen zitzaion izena, gaitzak sendatzeko dohaina zuela uste baitzen. Aurreko senide guztiak mutilak izanez gero, dohain handiagoa omen zuen, eta herriustearen arabera, halako salutadoreak gurutzetxo bat omen zeraman mingainaren erdian markaturik. Onena Gabon gaueko hamabi-hamabietan jaiotakoa izaten omen zen. Zenbait herritan halako profesionaltasun bat aitortu eta diruz ordaintzen zuten, adibidez, Elduainen XVIII. mendean.