zeharkako flauta.
Zurezko edo kanaberazko zeharkako flauta txikia. Bi eskuekin hartu eta pitaren ertzaren kontra haize emanez jotzen da. Gaur egun, halako soinu-tresnak gure artean ez badaude ere, Euskal Herriko inguruko herrietan, mota desberdinetako zeharkako flautak oraindik ere erabiltzen dira. Gaskonian, adibidez, ikus eta entzun daitezke.
