Lexicon

obrera

Oletan erabiltzen zen liho zakarrezko kamisoi laxo modukoak, idunean oso irekiak eta gerrian lotu gabe erabiltzen zirenak. Lepotik behera txingarren bat sartzen bazitzaion olagizonari, obrera astintzea aski zuen lurrera botatzeko.