Zurezko puntaz beherako uztai sasi-triangeluarra da. Goiko euskarritik erresonantzi kaxa duen beste euskarrira, neurri ezberdinetako soka tenkatuak daude. Azkenaldian agertzen ez bada ere, aurkitutako dokumentu zaharrek garbi adierazten dute garai batean erabili dela soinu-tresna hau antzina gure herri-musikan. Baina ez dakigu zenbat, ez eta zer-nolako muska joko zen soinu-tresna honekin.
