Lexicon

laia

Burdinazko edo altzairuzko bi atalezkoa izaten da, eta landu eta gorputz bakar bihurtu ondoren, hanka edo hortz mutur-zorrotzak eratzen dituzte. Barretako bat goialdean ireki eta begia egiten zaio kirtena sartzeko. Bi laia mota erabili dira gehienbat Euskal Herrian: hortzen artean bost bat zentimetroko tartea duena eta 70-80 zentimetroko luzera duena; eskuarki zurezko kirtena luzeran 25 zentimetro eta diametroan 5 dituena. Beste lai mota Burundatik Agoitzeraino, Erronkari aldean eta Aragoiraino, aurrekoak baino hortz edo hanka laburragoak ditu (30-35 cm. luzera eta 15 cm. tartea) eta kirtena metro-erdi batekoa, gutxi gorabehera. Laiaren muturraldean loditasuna kentzeari laia-hankak tiratzea deitzen zitzaion; halaber, forjan laiaren hanketako bati ateratzen zitzaion eskuairari hankatokia egitea deitzen zitzaion. Laiaren zurezko heldulekuari laia-kirten izena ematen zitzaion.