Lexicon

kupel

Sagardoa gordetzeko zurezko ontzia, hiru bat mila litroko edukiera izateraino iristen dena. Tamaina horretako batek 30 bat kupel ohol izan ditzake 2,30 metroko luzera eta 16 zentimetroko zabalera dutenak, burdin gozozko sei uztaik (60mm-ko zabalera, 5 mm-ko lodiera) bilduak. Topeak ziriz josiriko zortzi kupel-ohol edo hondo-oholez ixten dira. Goialdean zulo bat izaten du inbutu edo onilarentzat, 60 mm-ko diametrokoa, eta jariorik izan ez dezan zuraren adabegietan bilgor edo gantzez igurzten da. –> lixiba-ontzi