Lexicon

kukurro

Jolas honi ematen zaion izenak zenbait landareri ateratzen zaien koskoila esan nahi du; kasu honetan haritzarena, kukusagar ere deitzen zaiona, izaten da. Lurrean hiru “kukurro” ezartzen dira triangelua osatuz, laugarren bat gainean dela. Handik hiruren bat metro urrundu eta jokalariek txandaka nork beren “kukurro”a botatzen dute lurreko laurak jo eta tokiz higitzeko asmoz. Jotzea lortzen duenak bereganatzen ditu ”kukurro” horiek. (Narbaxa)