Bilbo (1977)
Garai latzak ziren. 1977 urtean, Espainiar estatua iraganaldiaren hasi-masietan baino ez zen; izan ere, orduan urte bi igaroak ziren Franco hil zen ezkero eta horrenbestez, gure herriaren egoera eta diktadurarena, gutxi gorabehera, berdin berdintsuak ziren. Garai haiek aurrerandiarentzat ziren bai eta haien burua eta haien lana musu-truk ematen zituenentzat. Gaur egun, orduko denboretara begiratzen dugunean, irreala dirudi hamabi laguneko talde batek abian jarri ahal izatea Kirikiño Ikastola bezalakoa. Are gehiago, Kirikiño Ikastola, Bilbon euskaraz ematen diren hezkuntza erreferentzietakoa bihurtu dena eta, beste aldetik, bere garapena ez da gelditu bai barrutik (hezkuntzaren kalitatea), bai kanpotik (ekipamenduak).
Kirikiño Ikastola 1977ko udaberrian hasi zen. Guraso talde batek ordu arte Karmelo Ikastolaren partaidea izandakoak, kooperatiba bat sortzea erabaki zuten eta haien asmoa izan zen Santutxun, Bilboko auzorik jendetsuenetakoan, beste ikastola bat abian jartzea. Urte hartako apirilaren 18an, kooperatiba sortu zen 190 kideekin eta irailaren 13an erakunde hura modu ofizialean onartzen zen. Beraz, bazen bazkiderik, bazen ikaslerik, bazen irakaslerik, baina hezkuntza jarduerak ekipamendua behar zuen, orduko aurrendarien indar mugagabea gauzatu ahal izateko. Ordea, zori onaren apur bat falta zen eta handik pertsona eskuzabal bat agertu zen, María Concepción Azaola, "Doña Kontxa", zeinek lokal bat, Santutxuko Torre Gorostiagan zegoena, eskaini zion Kirikiño Ikastolaren proiektuari. Hori dela eta, 1977/78 ikasturtean, 336 ikasle ikasten hasi ziren ikastola berrian.
Ikusten dugunez, Kirikiño ikastolak bi sustrai izan zituen: alde batetik ingurua ezagutzen zen (hau da, hezkuntza euskaraz ematen zen) eta, beste aldetik antolatzaileen borondate itzela (hezkuntza euskalduna Bilbon modu zabalagoan eskaintzeko gogoa), eta bi-biak haien etekina sortu zuten. Izpiritu honekin, Kirikiño Ikastolak zabaldu behar izan zuen Oinarrizko Hezkuntza Orokorrako (OHO) eskaintza eta modu honetara, jarraipena izan zuen OHO-ren amaieran zeuden ikasleak; hori dela eta, beste ikastetxe bat topatu behar zen, ikasle haiek beren hezkuntza prozesuan aurrera egin ahal zezaten.
Horregatik, 1981n Batxiller Bateratua Balioaniztuena (BBB) emango zela erabaki zen nahiz eta orduan baimenik ez izan, ezta diru ituntzerik ere. Horretara, 1982ko apirilean, baimena lortu zen behin betirako eta esan dezakegu, une hartan, Kirikiño Ikastolak itxi zuela bere hezkuntza jardueraren aldi burokratikoa.
Ver versión en euskara.