Lexicon

kaskabilo

Barruan metalezko puskatxo bat duen metalezko bolatxo bat da. Azalean aho txiki bat izaten du. Astintzean bolatxoak jotzen ditu paretak errepika moduko hotsa emanez. Zenbait animaliak eramaten dute berak identifikatzeko, lokalizatzeko eta apaingarritarako. Euskal herri dantza askotan ere erabiltzen da. Larruzko lauki batean taldeka josirik, dantzariek zangoetan lotuta eramaten dituzte (leku batzuetan, zuzenean galtzetan josirik) eta dantza egitean kaskabiloen hotsak, musika erritmikoki laguntzen du.