Lexicon

karrosa

Nafarroa Garaiko xaribaria edo irri-antzerki herrikoia, Zuberoako asto-lasterren, Nafarroa Behereko kabalkaden edo toberen parekoa. Eguneroko bizitzako zenbait gertakari kritikatu eta jendearen aurrean irrigarri bihurtzeko egiten zen pantomima gisakoa zen.