Lexicon

karobi

Kare bizia egiteko labea, gisu-labea. Karobiaren arkuari giltza deitzen zitzaion eta hori eginez ixteari giltzatzea. Karobiak izaten zuen hutsune bat, leiho deitua, atakan ari zirenentzat ardo-zahatoa gordetzeko.

Karobietan ezbeharrik gerta ez zedin, bedeinkatu eta zotal gainean gurutze bat ezartzen zuten eta karobi berria egitean kandela bedeinkatuz su ematen zitzaion.

Karobi-ezteiak: Labekada bat latsun, galtzin edo kare egosi ondoan, jai bat egiten zen Euskal Herriko alderdi askotan: afari ugaria, su handiak, dantzak eta irrintziak. Jai horri karabi-eztegu eta kisulabe-besta ere esaten zitzaion.