Lexicon

Kandelario

Otsailaren bia, Kandelariaren eguna, herri batzuetan kandela eta argizari edo ezkobilduak bedeinkatzeko eguna erdi-jai izaten zen. Mutiloan burruntziarekin txorizo- eta urdai-eskean ibiltzeko ohitura izan da. Esaera zaharra: Kandelario hotza, neguaren bihotza. Kandelario bero, negua da gero.