Lexicon

kanabera

Kanabera arrunta harturik, goitik behera, pitzatu egin behar da erdi-erditik begi bateraino, zati bat osoa utzirik. Malgua izan dadin, alde batean leiho bat egiten zaio. Begitik beherako zati osoa, heltzeko kirten gisa erabiltzen da. Esku batekin kirtenetik heldurik, beste eskuaren eskubarruarekin igurtzi egiten da kanaberaren beheko muturra. Horrela, libre gelditu diren bi kanabera-erdiek elkar jotzen dute, eta kalaka edo kriskitinek ematen duten antzeko hotsa ateratzen da. Gutxi bada ere, Bizkaian oraindik erabiltzen da, fandango, arin-arin, martxa eta horrelako doinuetan, erritmoa jotzeko.