Lexicon

Jesukristo

Jesukristo tradizioz datorren kontakizun batean baino gehiagotan agertzen da.

  1. Morroi eredugarri. Untzurrungo baserritar batek bi morroi hizketatu zituen eta ohea eman zien. Biharamunean ez ziren jaikitzen, eta biharamunean deitzean dena egina zegoela erantzun zioten. Larrainera joan zen eta dena garbi zegoela ikusi zuen, lastoa ahoztegian eta alea mandioan. Orduan galdetu zien nor ziren eta haietako batek erantzun zion: "Ni Jesukristo naiz".
  2. Jesukristo (eta Pedro) gari-aletzaile. Kontakizun batzuetan Jesukristo gari-metari su eman eta alea eta ahotza banatzen zituen laguntzaile bezala agertzen da.