Lexicon

gitarra

Zortziaren itxura duen erresonantzia-kaxa, kirten edo giderra afinatzeko larako-etxearekin, eta sei soka dituena. Musika-taldeetako soinu tresnetako bat da, baina askotan, bera izan da ahotskantuetan soinu tresna bakarra. Abeslariari laguntzen dio bere doinu, harmonia eta erritmoarekin. Dirudienez, gitarra-jotzaile asko itsuak ziren. Honek, maila sozial pobrekoak izango zirela adierazten du eta horrela kalean gitarra jotzea eskalea izatearekin bat izango zen. Gure historian izan dugun gitarra-jotzaile ospetsuena Jose Mari Iparragirre izan da. Beti gitarrarekin ibili zen Euskal Herriko herrietatik eta mundu erdian zehar. Bada, Euskal Herriko berezko gitarraerabilpena nonbaiten gelditzen bada, Nafarroako Erribera aldean egiten diren “jota”-saioetan da.