Lexicon

Garizuma

Berako zaharren artean Garizumako asteek izen bana zuten: Ana, Badana, Susana, Rebenka, Pasio eta Erramo.

Bizkaian Garizumari zazpi hankako atsoa deitu izan zaio, eta lehen ostiral edo barikua igarotzean "Atsoari hanka bat kendu deutsagu" esan ohi da. Antzina, aro honetan festa egitea debekaturik egoten zen.