Lexicon

Gabon-supil

Gabon ilunabarrean behi-pareak tira eginez pago-buru edo mokorra etxeko sukaldera garraiatzen zuten eta han su ematen zioten arto-lotxarekin; horren gainean matxarda jarrita erretzen zituzten afaltzeko bisigua eta gaztainak. Afari horretan bakailaoa jateko ohitura handia zen. Afalondoan, kafea hartuz eta pattar zuria eta gorria edanez jarraitzen zuten ospatzen, harik eta halako ordu batean etxekoandreak itzaltzen zuen arte. Zenbait lekutan suaren arriskuari ihes egiteko supazterretik sarrerako ate ondora eramaten zuten, eta biharamunean berriro pizten zuten, eta halaxe Urtezahar eguna arte irauten zuen. Behe-sua galtzeak ohitura hau galtzea ekarri du.