Lexicon

flemoi

Herri-medikuntzaren arabera, irina txigortu zartaginean, txingar puska batzuk plater batean ezarri eta horien gainera San Joan goizean bedeinkatutako lore eta orri sorta bat botatzen da. Bi oihaltxok hartzen dute minutu eta erdiz landare horien lurruna; orduan irin txigortuaz aurpegiaren alderdi minberatua igurtzi eta horren gainean zabaldu intsusa-lurruna hartu duten bi oihaltxoak. Mihisetxoak zapi batez tinkatzen dira.

Halaber, intxaur-adar, San Joan lore, zinta-belar, arrosa, garo edo ira, hots, belar onak deitzen direnez egindako lurruna hartzea gomendatzen da, baita berbena txikituaz eta zuringoaz egindako enplastua ere.