Lexicon

ferratoki

Abereei ferrak ezartzen zaizkien tokia eta instalazioa. Ferratokiak osagai hauek izaten ditu:

  1. ferratokiaren atzeko hankaleku: atzealdean ferratzeko astoa daraman zura, aberearen hanka edo belauna biltzeko erabiltzen dena.
  2. ferratokiaren aurreko hankaleku: aurrealdean ferratzeko astoa daraman zura, aberearen hanka edo belauna biltzeko erabiltzen dena.
  3. ferratokiaren aurreko uhala: ferratzeko astoak aurrean daukan zingila edo petrala.
  4. ferratokiaren burua jasotzeko polea: ferratzeko astoak daukan txirrika, abereraren burua jasotzeko eta tinkatzeko erabiltzen dena.
  5. ferratokiaren buruko katea: ferratzeko astoan larruzko bi gerriko esekita dauzkan katea.
  6. ferratokiaren dornu: ferratzeko astoaren erroiloa.
  7. ferratokiaren tripako zura: atzealdean dagoen zurezko petrala, ferratzeko astoak daramana.
  8. ferratokiko txintxa: abereari besazpietatik eta errapeondotik tinkatzeko pasatzen zaizkion lokarriak.