Architecture

Estación FEVE de Bilbao

Ver versión en euskara.

Aurrekariak

XIX. mendearen bigarren erdian Nerbioiaren arroa eraldaketa nabarmena bizi izan zuen. Burdin mehatzeen ustiapen intensiboak bultzatu zuen industrializatze prozesua izan zen aldaketaren eragile. Mende bukaerarako Bilbo penintsula iparraldeko burdin-industriaren gune bilakatu zen. Horrek aldaketak eragin zituen hiri mailan 1874-ko zabalgune egitasmoarekin. Lurralde mailan eta komunikabide azpiegiturei dagokienez, trenaren garapen izugarria bizi izan zen merkantzien mugimendua asko arindu zuelako.

Garrantzi edo bokazio ezberdineko linea ugari egin ziren. Tutera eta Bilbo arteko trena izan zen eraikitzen lehena 1863an, Madril-Irun linearekin Miranda-Ebron lotzen zena. Aldi berean "mehatze-trenak" hasi ziren garatzen, hiriburua mehatzekin lotzen zutenak. Beranduago etorriko ziren Bilbo Durango eta Donostirekin lotuko zituen linea edo Santanderrera iritsiko zena, batzuk aipatzearren.

Santander-Bilbo trena

Bilbo eta Santander arteko trenbidea formatu estuko hiru zatiren bat-egitearekin etorri zen: Zorrotza-Balmaseda trena (1890ekoa), Santander-Solares trena (1892koa) eta Zalla-Solares trena (1893-94koa). Beraz, hasiera batean lineak Santander-Zorroza ibilbidea egiten zuen. Laister Bilbora luzatuko zen, 1896an linea osatua geratu zelarik. Bi urte geroago, 1898an, trenbidearen ekialdeko buru izango zen Bilboko geltokia eraiki zen. Bilbao-La Robla ikatz-trenaren buru ere izango zen, gerora Leoneraino helduko zena.

Proiektuaren eragileak Bizkaiko eta Kantabriako burgesiako pertsona esanguratsuak izan ziren, empresa eta negoziotan oso aktiboak. Victor Chavarri y Salazar enpresaria edo Valentin Gorbeña ingeniaria kasu.

"Konkordiaren lurrak" izenez ezagutzen zen parajean eraiki zen tren geltoki berria dagoeneko existitzen ziren beste biren artean: Abando (Tutera-Bilbo linea) eta La Naja (Bilbo-Portugalete). Ezartzeko leku zaila eta azaleran mugatua zenez, merkantzien geralekua aparte utzi zen, Ametzolan, eta han egon zen XX. mendeko azken hamarkadara arte. Bidaiarien geltokia, horrela kokatua, balkoi bat moduan agertu zen hiribildu zaharrari eta itsasadarrari begira, Bilboko lehen zabalgunearen barne.

Jatorrizko Eraikina

Konkordiaren geltokia Valentin Gorbeña ingeniariak eta Seberino Achucarro (https://www.eusko-ikaskuntza.eus/aunamendi/6436#1) arkitektoak elkarlanean egindako proiektuaren emaitza da. Egituraren eta trenbidearen diseinua Gorbeñarena da eta fatxaden disueniua Achucarrorena. Azken hau 1874ko zabalguneko proiektuaren egile ere izan zen.

Tipologia

Biadukto gainean eginiko geltokiaren eredua jarraitzen du Bilboko tren geltoki honek. "Irla motakoa" ere esaten zaio. Mota hontako eraikinetan trenbideak eta nasak harrera atariaren gainetik igarotzen dira. Londresen egin ziren lehenengoz eta oso zabalduak daude Berlin bezalako Alemaniako hiritan.

Bilbokoa modernismoaren barne kokatzen da. Arkitektura klasiko eta modernoaren batuketa ematen da bertan: fatxaden monumentutasun eta nabarbenkeriak kontraste handia eragiten du erabilgarritasunetik diseinaturiko burdinezko barne egiturarekin, ingeniaritza munduan kokatzen dena gehiago. Hala ere, konposaketa aldetik badago elkargune bat: bi zatietako apainduran erabili ziren elementuek merkataritzari erreferentzia egiten diote mitologiatik.

Fatxada

Geltokiari eman zitzaion kanpo itxura monumentala garai hartako aurrerapenen eta distiraren erakusle da. Material aldetik, harria, burdina eta beira erabili ziren. Konposaketa aldetik, hiru gorputzen batuketa bezala irakur daiteke.

Bilbao

Lehenik eta behin, ekialdeko muturretik hasita, gorputz naguasia agertzen da, beheko plantan harrera eta goikoan trenbideak jasotzen dituena. Egitura simetrioa ematen dioten hiru zatik osatzen dute. Erdikoan sarrera kokatzen da eta aldamenetan kafe-a eta goi solairurako eskailerak. Zati zentrala nabarmentzen da biziki. Beira eta burdinezko fatxada da, harrizko oinarrian ezarria. Naturan oinarritutako formak eta kolore biziak dira nagusi. Goikaldean, sarreraren gainean, arku batekin errematatzen da, bere baitan erloju handi bat eta geltokiaren berri ematen duen errotulua jasotzen dituena. Aldamenetako gorputzak askoz ere pisutsuagoak dira, goitik beherako hiru lehiaterekin bakoitza.

BilbaoBilbao

Bigarrenik, deskribaturiko gorputz nagusiari lengoai neoklasikoa erabiltzen duen beste batek jarraitzen dio. Harrizko oinarri baten gainean, originalki konpainiaren artxiboa jaso zuena, kolomadi bat altxatzen da zutabe dorikoz osatua. Kolomadiaren atzean nasak eta trenbideak daudenez, joan-etorrian dabiltzan bidaiarientzako begiratoki aparta da.

Azkenik, harrizko hirugarren gorputz batek isten du multzoa, bulegoak eta beste erabilera pribatuak jasotzen dituena. Azken gorputz honek erlaitzaren jarraitasuna puskatzen du altuera gehiago hartzen duelako txapituladun estalkiarekin. Goitik beherako behirateak ere baditu, kasu hontan zertxobait estuagoak. Erdiko kolomadiaren moduan, apaingarri gutxiko elementua da.

Bilbao

Egitura

Gorputz nagusiaren barne eskeletoa eta estalkiaren sostengua errematxaturiko burdinezko egiturak osatzen du.

Trenbideen plataforma hiru zutabe ilarek eusten dute. Habeek oinarri eta kapitelak apainduta dituzte forma organikodun erliebeekin, fatxadako diseinuari keinu eginez. Forjatuko habe sarean geltokira iristen diren hiru trenbideen errailak marrazten. Nasak eusten dituen egitura, trenbideen plataformaren aldamenetan, kantu handiko habeek osatzen dute. Habe hauek fatxadetako hormetan eta aipaturiko kanpo zutabe ilaretan daude ezarriak eta sabaiaren atzean ezkutuan geratu dira.

BilbaoBilbao

Estalkiari dagokionez, hasiera batean nasak eta itxaronlekuak bakarrik zeuden estalita, trenbideak agerian utzi zirelarik. Burdinezko zutabe finez osaturiko ilara bana egin zen trenbideen aldamenetara itxaron-lekuen estalkiak eta nasen markesinak jasotzeko. Denborarekin, markesinak kendu eta estalki berria egin zen.

BilbaoBilbao

Berrikuntzak

Eraikinaren kanpo itxura ez da ia aldatu 115 urtetan, atzekaldeko fatxada eta trenbideen estaltzea salbu. Barrualdeak, ordea, aldaketa esanguratsuak jasan ditu garaiko behar eta moldetara egokitzearren.

· XX. mendean

1939. urtean markesinak ordezkatu zituen metalezko estalki berria egin zen, oraingoan trenbideak eta guzti babestuko zituena. 20 urte beranduago, 1970ko hamarkadan, eraikina oso zaharkitua eta utzita zegoen. Ondorioz 1977an egindako birmoldaketan bere barnekaldea oso desitsuratua suertatu zen. Hori konpontzearren 1992an eraberritze egitasmo berria etorri zen, Yago Bonet arkitektuaren eskutik. Aurkitu ziren arazo teknikoak konpontzeaz gain, eraikinaren jatorrizko egitura eta berezko elementuak balorean jarri nahi izan zituen.

· XXI. mendean

Azken birmoldaketa garrantzitsuak IMB arkitektoen proiektuen arabera egin dira. 2007an harrera berritu eta zirkulazioak berrikusi ziren. Aldi berean, aurreko fatxada konpondu zen eta atzekoari itxura berria, moderno eta irekiagoa, eman zitzaion. 2011n bulegoak berritu ziren linearen kontrol sistema berria ezartzearekin batera. (txertatu 09 eta/edo 11 irudiak)

BilbaoBilbao

  • AA.AA. La Concordia. Bilbao 1992. Madril: FEVE-ko Komunikazio Zuzendaritza, 1992.
  • GARCÍA DE LA TORRE, Francisco Javier; GARCÍA DE LA TORRE Bernardo I. BILBAO Guía de Arquitectura - Arkitekturaren gida. Bilbo: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala eta García de la Torre arkitektoak, 1993.
  • GARCÍA DE LA TORRE, Francisco Javier; GARCÍA DE LA TORRE Bernardo I. BILBAO arquitectura - architecture. Bilbo: García de la Torre arkitektoak, 2009.
  • OLAIZOLA ELORDI, Juanjo. Euskadiko trenbideen historia grafikoa: trenak 150 urte Euskadin. Madril: Revistas Profesionales, 2014.
  • IMB arkitektoak
  • "Rehabilitación de la estación bilbaína de la concordia". Vía libre, la revista del ferrocarril, 2011-03-28. [kontsulta data: 2015 Abendua]
  • BALDUQUE, Antonio. "Estación de la Concordia. Una mirada distinta". Revista BAO aldizkaria. BAO Bilbao Ediciones, 2013 Abendua. 0. alea (34-37 orr.) [kontsulta data: 2015 Abendua]