Gaixotasun honek izen asko ditu euskaraz: errosena, arrosa, ezkoila, kazalda, sanarrosa, zahia, zalgi, zokolda eta abar.
Norbaiti errosena kentzeko mahats-orrizko txapel bat egin eta gaixoari buruan jartzen zaio, horren gainean zapi bat duela.
Abar bateko zazpi arrosa gorde, eta errauts eta esnetan egosirik, zapi batzuekin buruan ezartzen da.
Arrosa-koroa bat ezartzen zaio eta gero koroa hori tximinia ondoan edukitzen da ihartu arte.
Haur errosendun edo zahidunak zenbait ermitatara eramateko joera ere izan da: Markina eta Berriatu bitarteko Santa Errosaren ermitara, Ondarroako Andra Marirengana, Amezketako Santa Rosaren elizara, Iruñea ondoko Labianon Santa Felizia Erreginaren ermitara eta abarretara.
