aide txar (Gaztelu-Gipuzkoa).
Belauneko erreuma-aidea kentzeko eskutada bat San Joan lore, arrosa eta intsusa, lizar- eta intxaur-hosto uretan egosi eta gaixoa aulki batean eserarazi zango artean ontzia duela lurrunak hartzeko.
San Joan suaren gainetik salto eginez urruntzen da erreuma edo aire txarra.
Erreuma sendatzeko, Olaetan labe-su handi bat egiten zen, eta izpikiaz garbitu ondoren, erreumaduna bertan sartu eta hoztu arte hantxe edukitzen zuten.
Ekainaren bukaeran hartutako lizar- eta haritz-hostoen ura goizetan eta arratsaldeetan hartzea gomendatzen da.
Zartzaparrila, txarpoil-belar, bihotz-lore eta alaka-belarrez egindako jarabe bat azukre ubel eta eztiarekin hartzea gomendatzen da.
Erreuma eztitzeko, Garazin emakumeek bost begiko patata ale bat sartzen zuten poltsatxo batean gona artean; zenbat eta patata bigunago, hainbat eta eztiago erreumaoinazeak. Gizonezkoek sakelan erabiltzen zuten patata hori.
