Euskal Herriko zenbait tokitan zintzarri joko ibiltzea izan da egun horretako ohitura berezia, baita etxez etxe agurtzen eta eskean ibiltzea ere.
Orain dela 20ren bat urte arte, Hondarribian emakume batek goizeko meza nagusian mahaiburu zegoen alkatearengana hurbildu eta mahai gainean oparia (ia beti opila) uzten zuen, eta gero herriko ospitalera eramaten zen.
