Animaliatxo honek izen desberdin ugari du euskaraz: ogigazta, andere eder, aholatz, satandere, musterle, urdanda eta abar.
Erbinudeak axuria ez ukitzeko ukuiluan abarka zaharrak erretzen dira eta, gainera, ogia eta gazta ezartzen dira horma-zuloetan eta axuriaren kutunean. Etxean sar ez dadin ere abarka zaharrak erretzen dira.
