Han ikusi, beste hari entzun, hemendikaldekoaren eretxia kontuan hartu eta behin edo behin irakurritakoa gomutau. Erregelak gora eta Soka-dantza berban berban darabilguz baina gure dantza honek bere izena dauko:San Sebastian.. ..se conocen desde epoca remotisima[otras] muchas baxo deno[mi]naciones particulares[asi la regla del] quarenta[de?]San Sebastian, Sto...
Todas esta canciones[?] particulares tienen un caracter igual: son aires sin modulaciones ni variedad y no guardan orden fixo[en] la extension de periodos: parece que han sido hechas, mas a imitacion de otras, y cada una para un caso particular. Antiguamente se bailaban [como en el dia] estan absolutamente olvidadas... Gillen Humboldt-ek, prusiarrak gure artean izan zenean 1802.urtean hainbat barri batu zituen eta bere paperen artean agertu ziren apunteok beste hainbat musika partituraz eta letraz batera gerora Aita Donostiak argitara emongo zituenak.
En la colección de Iztueta figura con el nombre de San Sebastián una variante de esta hermosa y típica canción. Es, en realidad, el aurresku antiguo, conservado todavía como tal en Berriz(B) y sus cercanías; pues el que ordinariamente se toca como tal es un zortziko maltrecho..... R.Mª Azkueren Cancionero Popular Vasco 1915.urtean.
Dantza-doinuak eta kopla eta bertsoak haruntz-honunzka ebizela esana da hor gorago, gaur be halantxik da. Humboldt-ek 1802.ean eskuratu zituenean [como en el dia] estan absolutamente olvidadas inoen, baina nonon dantzatzen ziren, Bizkaian bai behintzat, SAN SEBASTIAN, NAPARTXO...
1826an Juan Inazio Iztuetak, Zaldibiko dantzari argi eta folklorista bikainak, GIPUZKOAKO DANTZAK-SOINU ZARRAK argitaratu eban. Aintzinako soinu-dantzak direla, dinosku berak. Entzutez ezagututen ebazala baina guztiz galdu orduko kantetako eran, bertsoak jarri eutsezan doinuoi jendearen gogoan iraunazoteko. Begira zein titulu handios eta polita ipini eban: "EUSCALDUN ANCIÑA ANCINACO Ta are lendabicico etorquien Dantza on iritci pozcarri gaitzic gabecoen Soñu gogoangarriac beren itz neurtu edo VERSOEQUIN".
Bizkaian be zabaldu ziren bertsook, koplok eta geurea baino inorena baliogarriagotzat eukiteko joera dogunez alboko euskera exotikoagoa ta politagotzat hartuko dogu. Gipuzkeraz dagozen koplak geure erara trakestuko ditugu, baina kantaukeran aitzen ziren berbok leitzerakoan...pufff!!!. Azkue bera be hor galdu zela begitanduten jat. Gipuzkerazko aditz formak euazenez Probintziara jo eban dantzon barri jaso guran, baina dantzok ez ete ziren sartaldeakoak, Bizkaikoak, edo behintzat hemen bizi-guran mantenietan zirenak!
Azkuek bere kantategian SAN SEBASTIAN dantza-doinua 1915ean ezagutzera emon eban. Letra Ardautxuak parau gaitu dantzari... hasten da. Sasoi beretsuan gure attitte-osabak horren aurretik Abarketak urratuta zapatarik ez... lotzen deutsoe ardautxuari. Hau da: dantzak berak eboluzio bat dauko. Portzierto, letra beste batzuei entzunez ikasten zenez, berbaren doinua bakoitzaren belarriak zelan-halan jasoten eban. Esaterako Iztuetak kopla hau honetara osotu eban:
Abarketak urratuta
Zapatarik ez
ERNION gelditu naiz
Oinetako minez.
Gure Bizkaiko bertsioan:
Abarketak urratuta
Zapatarik ez
BERMION gelditu naz
Oinetako minez.
Halandaze, Iztuetaren koplak bere sorburuan mantendu ez baditugu be hizkuntza zuzen eta ulergarri baten taiutzen ahalegin bat egin dogu, jatorrira hurreratu guran ahozkotasunari zentzuna emonez. Bestalde, mutilak ala neskak ihardun kantuan ezaugarri bat ala beste erabilteko aukera aurkezten dogu.
| ERREGELAK- SAN SEBASTIAN |
|---|
Aurreskua
Abarketak urratuta zapatarik ez
Bermion gelditu naz oiñetako miñez.
Hauxe dok egia zortziko barria
hiru txiki pagaturik librako ogia.
Ardautxuak parau gaitu dantzari
bai eta koplari,
ez gaituzak mutiltxuok egarri
ez orain segurki.
Neronen afesiñua beti tabernarako
bestela gure fiñak eskean beharko
Ezin faltadu,
kondiziñotxuak ere
onak ditugu,
goizean joaten gara
tabernara eta
arratsean beranduan etxera
gero joaten gara.
Baiñan halere betor ardaua
edan dagigun eta gauzen alegere.
Atzo eta gaur eta areñegun ere bai
hiruretan izanda gure herrian jai.
Tabernan beti sarturik gagoz
edanaz ardau gorritik
mozkortu barik, zutik.
Erropatxu zârrak eta
eztarriak garbi
zorra dogu franko baiña
harturen gitxi.
Bart gure auzuan ziran haserre,
bai batzuetan geu bere,
ez orain bere.
Gagozen alegerementean
egongo garian artean,
leku batean,
pitxarra aldean,
bardin gure fiñak
beharko jok ospitalian.
Atzeskua
Hauxe da San Sebastian
orain dantzau gaitian
ia goaz erdian aurrera.
Dantzan dabillenak arin jozak oiñak 8jozan)
ez baldin bajozak oiñak ariñak 8bajozan)
etxok luzitzen 8etxon)
baiña honek
ederki jok dantzatzen. 8jon)
Ardauaren bentajak
hain dirade haundiak,
ur hotzaz
gure bihotzak
ardaurikan edan barik
jagozak hotzak. 8jagozan)
Atzo goizean
joan nintzan tabernara
edan neban nik
txopin erdi bat.
Horra hor egi-egia:
horrexek hil eustan
neuri egarria.
Zorionean nintzan
mundura ni jaio
zergatik dodan nahiago
ardo gorri naparretik
andrea baiño. 8gizona)
Ardaua ta kartak
ditudaz adixkideak
ez daukat nik beste
maiterik,
Ezta emakumetan afesiñorik, 8gizonezkotan)
ez alerik,
ardauak nauko enamoraturik.
Ai, oi, hau da pena
ardaurikan eza,
neure bihotzeko penagarria.
Ongi ta ongi gertau dedilla
orain jan ta edan dogun guztiak,
ongi ta ongi gertau dedilla
orain jan ta edan dogun guzti-guztiak.
ERREGELAK antzinatik zein gizonezkoek zein andrazkoek dantzau dabez.
BANAN BANANGOA
Ijorretan, 1971ko jantzariak
"Aitte San Migel Ijorretako
zeru altuko loria
agure zaharrak jantzan ikusi
t'harek eitten jok barria"
Danon aurrien tanbolitteru
Karmelo Gorriñozkue
beren soinuen danok prest gagoz
egitteko Banangue
Karmelo Barruetabeña Larruskain
Bolibarko Gorriñozkoa
Txotxangilluen bizitasunez
hor dator Peru Sartada
hego haizie dabillenien
jantzari ona iñun bada
Pedro Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa
Bargundia baserrikoa Sartada
Makilla jokorako abilla
Pepe Etxetxikikue
hamaika bider jantzari-jantzan
makilla apurturikue
Jose Antonio Urien Txuntxurreta
Etxetxikikoa Pepe
Orain hurrengo jantzarije da
Justo Pepaztenekue
larri ta estu ibili arren
ezta kuxtu-juxtukue
Justo Alberdi Artetxe
Pepaztenekoa
Orain nerbijo bako mutilla
baiña jantzari abilla
aurreskularirik iñun bada
Txiflisgana etor dadilla
Jesus Mari Uribelarrea Iturriagaetxebarria
Ebrokoa Txiflis
Ezkerreko hanka baltziturik
eukitten deu Anttonmarik
iñoiz edo behin geldittu da
jantzari-jantzie ein barik
Antton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa
Bargundia baserrikoa
Txapliguaren arintasunez
jasoten puntapijue
badeuko Garaizarreko Billak
hortan bere bere jenijue
Jose Luis Urtiaga Negugogor
Garaizarkoa Billa
Zazpigarren mutil morroskue
Tiliño bandererue
puzke ta puzke ibili arren
egingo deu Atzeskue
Jose Jabier Abasolo Uribe
Montoekoa Tiliño
Azkenez ehun kiloko zezen bat
dogu Mikel Montoekue
honen parien eneuke gure
eitterik Makiljokue
Mikel Sopelana Basauri
Montoekoa
Ijorretan, 1976-90ko jantzariak
Mikeltxo Xifri ezta haundije
itxuraz behintzet neurrijen
beti atzien ibili biher
jantzari-jantzie eiñ deijen
Mikel Arteaga Salterain
Xifri
Montoiostien jaiotakue
gure Txasio txikije
jantzari ona eta abille
jenijoz bixi-bixije
Jose Inazio Mazaga Azpitarte
Txasio
Askotan ezta konturatuten
bestiek zetan dabixen
despistiek eukitten dauz baiña
jantzari ona da Bixen
Jose Bixente Derteano Zugazaartaza
Bixen
Nerbijoripez, jenijoripez
baiña jantzari gozue
ixerdi barik amittuko dau
Lutxiok jantza osue
Luis Mari Azkarraga Mendizabal
Lutxio
Jantzari-jantzan oso abille
bestela be bai Iketza
makiljokuen itxi ezkero
armetan dau honek saltsa
Joseba Andoni Agirre Agirre
Iketza
Astiro astiro logure arpeijaz
hurrengoko jantzarije
Txapuk itxurak badeukoz baiña
bera ez ei da nagije
Mikel Gotzon Aiartzaguena Zugazaartaza
Txapu
Bandererue perratu barik
agertu jaku plazara
Nestorrek jasoko dau hankie
al badau goiko puntara
Nestor Fdez. Arroiabe Alzaga
Perri
Puntapijue ondo domaute
botaten ona da Rakan
arpela da-ta ibili biher
beronaz beti matrakan
Oskar Garitaonandia Ibarra
Rakan
Karturi behittu garbilletie
zelan eragin behar dan
txakur txikijen antzera dabil
jira hemen ta buelta han
Juan Felix Derteano Zugazaartaza
Kartu
Puntapijue kokoterantza
Granjasek bota dau plazan,
plazan uretan, plazan olgetan
plazan aurreskue jantzan
Juan Fernando Aiesta Mintegia
Granjas
Martizozue kantari zoli
zorrotza piku gorrije
bijorkadie eitterakuen
Rafak bigune gerrije.
Rafael Sarrionandia Jaio
Rafa
Oiz barrenetik uliek tente
heldu jaku Moialbizu,
zein neskatillak eleuke hartuko
jantzari honen bi musu.
Moises Albizu Irazabal
Moi
Arratijarra edo amatzarra
bandereru errimie
Griego izenez bazterrik-bazter
emoten ei dau gerrie!
Jose Mari Elexpe Zarate
Griego
Txotxangilluen hankei helduta
hor aurrien esku banaz
aitte sakristau, ama jantzari
plazan Juanmartin Kanpanas
Juan Martín Zugazaartaza Bikandi
Kanpanas
Tripie darijola dabela
Txifilis tanborrerue
Tarranpatapatan danok eiñ dogu
Banan-banan Banangue.
Jesus Mari Uribelarrea Iturriagaetxebarria
Txifilis
1971 eta 1990 arteko dantzarien koplak nik neuk paratu nituen geroan iraun dagien edo asmo horrekin behintzat. Guk gure aurreko batzuenak jaso genduzen, ondorengoei geurerik zergatik laga ez!
Hurrengo kopla sorta Unai Iturriagak sortutakoa da, hain zuzen be bere sasoiko plaza-mutilak dira 90-04 hamarkadan jantzari ibilitako gazteok.
Ijorretan, 1990-2004ko jantzariak
Barru jantzari-jantzan badabil
izerdi hotza bekokijen
rockero zaharran bihotza deko
siemprevivien azpijen
Eneko Barrueta Usabiaga
Barru
Zapatatxuek sarri urretute
dana ez da berezkue,
orain ia nok berdintzen daben
Esturoren Atzeskue
Unai Esturo Uribelarrea
Esturo
Hirugarrena Fabio Ebroko
jantzari-jantzan habile
tanbolitterue jueten bajako
bere puntapijuen bile
Eneko Cebrian Alberdi
Fabio
Hegaz baleki txantxangorrije
Oromiñoko Kapela
hazurren bueltan ez dau eukiko
libra ta erdi okela
Iker Jaio Albizu
Kapela
Plaza kontratik errekaixiek
astindu arren txapela
seguru egon Ferrek Banango
ona egingo dabela
Igor Ferreria Uribe
Ferre
Hankie labur botaten badau
okertuko dau lepue
saiatu barik ezetz gelditu
Teniko Amatzakue
Joseba Jaio Onagoitia
Teniko
Zazpigarrena Suso handije
Bandereru artistie
astintzen badau egingo deutso
taldieri kerizpie
Iñigo Zuazo Ibarra
Suso
Gure Abarkas Larrakotarra
gorputz luze, gerri estu
Puntapijue zuzen jo arren
iguel bajatzie ahaztu.
Eneko Abasolo Txabarri
Abarkas
Tarrapatapan tanborrerue
Mikel beti dau dotore
traje barrije eingo deutsie
hurrengo urterako be
Mikel Gerediaga Bustintza
Mikel
Lantxo hau amaitze aldera ezin aitatu barik laga gure Durangaldean izan genduen ekitaldi Nagusi bat. Jose Luis Lizundia Askondo, Traña-Etxenausiko semea Euskaltzain Oso izendatua izan zen eta 2004-07-23an GEREDIAGAko SALBADOREko zelaian bere sarrera hitzaldiaren ondoren Garai, Mañaria, Ixurtza, Berriz, Ijorreta eta Abadiñoko zortzi jantzarik omendu eben Banan-Banangoa eskainiz eta egunerako Beñat Gaztelurrutiak eta Anttonmari Aldekoa-Otalorak paratu eta kantatu ebezan hurrengo koplok:
Astarloa, Humboldt, Elgezabal
ta gaurkoan Lizundia
Durangerrian euskerarentzat
benetan egun haundia
Durangerrian euskerarentzat
benetan egun haundia
Astarloa, Humboldt, Elgezabal
ta gaurkoan Lizundia
Zortzi jantzari nombratu dabez
Geredijako zelaian
Traña-Etxenausi, Euskaltzain oso
guztiok ondratu nahian
Traña-Etxenausi, Euskaltzain oso
Geredijako zelaian.
Garaijen bizi eta ezkondu
Mikel Etxeita mutille
makinatxo bat ibiliko da
holakoixe bateb bille.
Luis Mari Goiti Ormaetxekue
Periko Mañarijako
batera ero bestera deittu
horri bardin bardin jako
Jose Antonio Azkarraga da
Bitaño Ixurtzakue
etxera erun gure dabenak
konpromixorik bakue
Berriz aldetik etorri jaku
Narbaiza Jose Alberto
jantza taldie etaraten be
nahiko burukomin deko.
Hor da Ramontxu Zarrabeitia
jantzari ta jantzazale
Abadinon be jantzari-jantzan
badakijien señale
Jabier Etxeita dator ostien
gixon taket baltzarana.
Garaiko puntan euzki epela
hartu bakue eztana.
Urkiolako pago-ondue
ta Atxarteko harrije
Olondokuen besuek baño
gogorrauek die ije.
Santamañako Gaztañatzatik
dator Mikel gixon-ona
Ijorretako alkate jaun be
Ona ixengo litzona.
Zortzi jantzari nombratu dabez
Geredijako zelaian
Traña-Etxenausi, Euskaltzain oso
guztiok ondratu nahian
Traña-Etxenausi, Euskaltzain oso
Geredijako zelaian
Hauxe dozu irakurle eta dantzazale gure Jantzari-Jantzan eta Erregelak egiteko, ikasteko eta trebatzeko modu bat kantuaren bidez. Esku artean daukagun altxorrera hurreratze ahalegin bat izan da.
