Lexicon

dantza

Gorputz-higidura arin eta kateatuen multzoa, ia beti doinu baten arabera egiten dena. Euskal dantza izenekoen artean izen eta era desberdineko sail ugari dago. Kultur mailan eta mendeetan barrena gutxien aldatu den ohitura edo usadioetako bat da.