Concept

Corneta (2010 version)

Behi-adar, kanabera edo metalezko mihia duen pita muturrean sarturik duelarik edo adar-itxura duen letoizko soinu-tresna. Oso musikalak ez badira ere, ekintza eta ohitura askotan agertzen dira halako tresnak. Askotan adarrari kendu diote bere lekua eta lehen adarrarekin jotzen zena orain kornetarekin egiten da, adarren zeregina betez: ehiztariak basurdetara joaten direnean, eguberrietako, urtezaharretako eta inauterietako puska-biltze edo eskean aritzen diren taldeak, harrobietan eztanden aurretik... Gure herrietan, mota guztietako dei publikoetarako (bandoetarako) halako kornetak erabiltzen ziren. Ituren-Zubietako Zanpantzar konpartsetan eta Zuberoako maskaradetan ere erabiltzen dira kornetak.