Herri-medikuntzak era askotako erremedioak proposatzen ditu bronkitisarentzat eta, oro har, arnas aparatuko gaixotasunentzat.
- Tipula bat egosi litro-erdi esnetan eta oheratu aurretik pixka bat hartu hiru egunean.
- Baratxuri batzuk zartaginean ipini eta egosi direnean -ez frijitu- berbena txikitua bota bertara. Dena puntuan dagoenean sutatik baztertu eta arrautz zuringo irabiatua gehitu. Tortilla hori bi traputan hedatu eta bularrean ezarri, bederatzi egun bikoititan.
- Kazola batean eukaliptoa ipini uretan berotzen estalkiarekin eta irakitean estalkia kendu, kazolaren diametroari ongi egokituriko inbutu bat ezarri, kazola sutatik aldendu eta lurrun hartatik hartu eta sudurretik kanporatu, hogei bat minutuz.
- Kazola batean ardoa eta gari osoaren irina ongi egosi, nahaskiloa bi mihiseren artean hartu eta bularrean ezarri.
- Bronkitisaren aurka erabiltzen diren beste gai batzuk hauek dira: liho- eta mostaza-hazia, malba, erromeroa, txingar gainera botatako azukrea, intxaur-hostoak, ira edo garoa, San Joan egunez bedeinkaturiko belar onak.
