Lexicon

begiko min

Herri-medikuntzaren arabera, San Joan egunean bedeinkatutako arrosak irakin, zapitxo bat hartan busti eta begia garbitu, batez ere goizean.

Haurrei begiak sendatzeko baraurik dagoenaren listua.

Larranbilo ura irakin eta hartaz begia garbitu. Ama baten titiko esnea begira bota.

Intsusa- eta arrosa-hostoak egosi eta urez igurtzi.

Betazala handituta daukanak sugandilaren buztana orraztokian gorde behar du; hori ihartzean begia osatu egiten da.

Begiko mina kentzeko galtzerdia zangotik kendu eta alderantzitara begien aurrean jarri eta hantxe eduki behar da biharamun goiza arte.

Ezkerreko begia keinuka ari bada, norbait gaizki esaten ari da; eskuinekoa ari bada, berriz, ongi esaten.