Azkonarraren erpe bat lepotik zintzilik jartzen zitzaion haurrari begizkorik inork ezin egin ahal izateko. Antza denez, herrialde anglosaxoietan eta hegoaldekoetan ere izan du indarrik sineste horrek.
Itzainek idi-uztarriak estaltzeko ere erabili izan zituzten garai batean, baina gerora ardi edo txakur-larruz ordeztu zituzten, agian merkeagoak zirelako.
