atzazal.
Adanek eta Ebak, bekatu egin aurretik, azazkalezko jantzia omen zeukaten; gero, oroitzapentzat hatzetan omen daramatzagu azal horiek, beraz, jatorrizko janzkiak dira azazkalak.
Astelehenetan azazkalak mozten dituenak ez omen du hagineko minik izaten; igandeetan mozten dituenak, aldiz, atzbizar edo ezkardak izaten ditu.
Ostiraletan azazkalak moztuz gero, Jainkoa negarrez eta deabrua horiekin gurdi-gurpilak egiten aritzen omen da.
Azazkalak moztean zatiak lapikora eroriz gero, horiek jaten dituena erotu egiten da.
Haurren azazkalak ez dituzte urtea bete arte mozten, eta orduan ere ez guraizeekin, lotan daudela eta hortzekin baizik.
