Lexicon

artzain

Zuberoako maskaradako pertsonaia, garai batean agertzen zena eta gaur egun desagertua dena. Arkume zuriz jantzitako bi haurrek osatzen zuten artaldea eta soka lepotik zutela eramaten zituen artzainak. Zenbaiten iritziz, artzainak makila zerabilen eskuan eta ez zuen dantza egiten.