Arto azala jan eta begiak edertzen omen dira.
Aste Santuz kanpaiak isilik diren bitartean aletutako artoa izaten da onena ereiteko.
Arto sartzeko makina: izen hau izan arren, erremolatxa eta indaba bezalakoak ereiteko ere erabiltzen da. Saihetsetan alde-bazterrak edo abesak ditu, 100 x 7 zentimetrokoak, 80 zentimetroko bi zeharretakoz elkartuak. Makinak zurezko ardatza du, 80 bat zentimetrokoa eta erdian 32ko diametroa duen gurpil horzdun bat ezartzen zaio. Hortzak hamabi izaten dira, lerro koniko eta zur ferratuzkoak. Ardatzaren muturrek, haziarentzako kutxatila bakoitzaren barruan zenbait metalezko txapaz bereiziriko zirrikitu bat dute. Horiek, errotaziozko mugimenduan, lurreraino helaraziko dute ontzietako hazia ereiteko. Aurreko bi argoilatatik tira egiten dute abereek eta atzealdean bi helduleku daude abesei erantsita.
