Concept

Armónica (2010 version)

Zurezko euskarria duen soinu-tresna. Itxura eta sendotasuna emateko eta mihiak babesteko, kanpotik metalezko txapaz forratuak izaten dira. Jotzean haizea ahotik kanpoaldera edo barnealdera joaten da, posizio berarekin bi tonu ezberdinak emanez. Soinu-tresna hau oso zabaldurik egon da gure artean. Jotzaileak ez dira profesionalak izan, baina kasu askotan oso maila altua lortu dute. Etxetako sukaldeetan, ostatuetan eta toki itxietan jo da kantu eta dantzarako. Baita elizkizunen ondoren gazteek dantza egin zezaten, atari aurretan uda aldeko eguraldi onarekin, barruan neguan.