Theatre and Dance

Aristegi, Mikel

Dantzan.com erakundearen eskutik.

Dantzari. Donostian jaio zen 1968. urtean.

Alemanian, Folkwang-Hochschule Essen eskolan eskuratu zituen dantzari eta koreografo tituluak. 1994an Madrileko VIII. koreografia lehiaketan lehen saria eskuratu zuen eta "T.L.F" Danza" konpainia sortu zuen. Hainbat koreografo independenterekin hasi zen lanean: Rossella Fiumi, Fabienne Berger, Guilherme Botelho (Alias Compagnie), Noemí Lapzeson, Martina La Bonté, Kylie Walters eta Lavinia Frey besteak beste.

Pascal Magnin zuzendariarekin "Reines d'un jour" eta "Contrecoup" dantza laburmetraiak sortu zituen. "T.L.F.Danza" et "Earthdance-Cooperation" konpainiekin 15 piezatik gora sortu zituen eta hainbat jaialditan parte hartu zuen: "Maiatza Dantzan" (Donostia), IX certamen coreográfico de Madrid, Danses en pieces (Suiza), Accordanse (Niteroi- Brasil), Festival de Théâtres d'été de Nyon (Suiza), Artistes face au sida (Ginebra, suiza), Festival La Cité (Lausanne), "Danza und Tanz" (Roma) y "Zehn Jahre Programm" Schaubühne Lindenfels (Leipzig).

2002an "LiebeSbahn" dantza laburmetraia sortu zuen Berlineko Schaubühne am Lehniner-Platz-ek produzituta. 2001 eta 2005 bitartean Sasha Waltz-en konpainian aritu zen dantzari eta koreografo lanak eginez. 2004-2005ean DV Physical-Theater-en aritu zen.