mokor-mailu.
trapa.
alper-mailu.
tokota.
talarda.
erpilarri.
zurahi.
zilindro.
tarralda.
pierrot.
alper-harri.
Lur gogorra zapaldu eta xehatzeko nekazariak erabiltzen duen lanabesa; trunko, bonbil eta trinko ere esaten zaio. Zilindroa zurezkoa nahiz harrizkoa izaten da, baita porlanezkoa ere moderno antzekoa bada. Alperrak bi zulo izaten ditu alde banatan eta horietan sartzen da ardatza eta honek zurezko bastidoreari eusten dio; erditik lau bat metro luzeko pertika bat irteten da. Armazoia edo etxea (80 x 120-150) ez zen beti era berekoa izaten.
