Lexicon

Aita ponteko

Haurraren bataioan jaioberria besoetan hartu behar duen gizonezkoa, ama pontekoarekin batera. Ponte hitzak bataiarri esan nahi du, hain zuzen bataio-ura isurtzean ur hori hartzen duen harrizko ontzia, eta hortik dator izena, nahiz eta zenbait herritan "puntako" bihurtu den.