almariatxu (Latasa).
bale-baleka (Etxalar).
axkenka.
balea (Leitza).
Jolas hau herriko plazan edo eskolako atsedenaldian jolasten zuten neska-mutilek. Korroan jarri eta batek zenbakia esaten zuen oihuka eta zenbakia egokitzen zitzaiona kanpoan gelditzen zen, eta hala jarraitzen zen bakarra geratu arte; azken horri atxi deitzen zitzaion. Atxi izenekoa lagunen atzetik abiatzen zen eta bitartean hau abesten zuen: "Ainbira, maingira, harrapatu arte segi". Harrapatzen zuena horma edo zuhaitz baten kontra jartzen zuen. Berria harrapatutakoan, aurrekoari eskua emanda "katean" uzten zuen. Jolasean ari zirenetako batek atxiari ihes egin eta kateko norbait ukitzen bazuen, guztiak libre gelditzen ziren. Baina atxi horrek denak harrapatzen bazituen, bere lekuan beste atxi bat jartzen zuen. (Aia).
Aldaketa gutxi batzuekin bale-baleka, balea, balean, balera izeneko jokoak ere funts bera du.
