Kontzeptua

Karlismoa eta Karlista Gudak

Berriz ere Euskal Herrian, bada, konspiratu egiten da. 1872ko apirileko hauteskundeak -espainiar historiaren zikinetariko bat izan zen- aitzakia bikain bat eskaintzen dute. Gorte hauetara, -Gobernazio-Ministerioaren iruzurrezko maneiuen arabera bertan parte hartu zuten hildakoen kopuru ikaragarriagatik lazaroenak izengoitiz ezagutu izandakoak- gure herrian aho batez aukeratutako ahaldun karlistek (arinagoko hauteskundeetan lortutako 79tik 10 edo 12) izan ezik ez da ea beste inor aurkeztuko, horretarako gobernuak, antzez edo indarrez, gainerako monarkia guztian hautagaitza ofizialak ezarri zituelako. Hilabete horretan prestaketak atontzeari ekiten zaio. Apirilaren 8an Emilio de Arjona, Carlos VIIaren idazkariak, antolatutako matxinadaren jarraibide zehatzak adieraztera ematen ditu: a) Gerona, Figueras, Seo de Urgel eta Iruñako goarnizioen matxinada; b). Bilbon aldibereko Kolpea; c). Lau euskal lurraldeen eta lau katalanen matxinada orokorra; d). Donostiako blokeoa.

Eustaquio Diaz de Rada, lehenbiziko gudaren beteranoa izandakoa Baskongak eta Nafarroako Buruzagi Nagusi izendatzen dute. Europar kantzelaritzetara aldez aurretiko ohar batez "ilegalidades, las violencias y las farsas empleadas para evitar que fuese a las Cortes la verdadera mayoria" arrazoituz On Karlos armetara jotzeagatik zuritu ondoren matxinada eta baterako ekimenak apirilaren 21erako ezartzen dira. Erregegaiak ezarritako egunean, Rada Beran sartzen da. Nicolas Ollo, Nafarroan matxinada honen arima izan zenak, Etxaurin Carlos VIIa aldarrikatzen duen ehun bat gazte batzen ditu Morentin-en Fulgencio Carasak 1.000 bolondresen aitzinean eginaz. Gorago aipatutakoez gain lurraldean matxinada Zunzarren, Pérula eta Mirandak antolatzen dute.

Bizkaian -lau aiztetatik karlistena zena- Abadiñon, Arratian, Gernikan, Markinan, Enkarterrin, Bilbon, Mungian, Berriatuan eta Ondarroan, azken hau tokiko alkatearen agintepean, armatutako partida batzuk agertzen dira. Araban Ezequiel Careaga, Calle eta Martinez de Velasco matxinatzen dira. Aldundiaren zerbitzutan diren miñoiak eta bide-peoiak karlisten lerroetara igarotzen dira ekipoa eramanez... Ataunen (Gipuzkoa), Recondo buruzagiak Dorronsoro eta Santa Cruz ospetsuak tartean aurkitutako 800 gizon dituen partida bat altxatzen du. Ordizian Ayastuy-ren agintepean Zaldibia eta Lazkaoko abadeekin 400 bolondresdun partida bat antolatzen da. Azpeitiako Amilibiaren partidak Izarraitz menditik 500 gizonezko taldearekin jardun zuen.

Errege berriaren jabegoen gainerakoa, Katalunia ezik, bare-bare datza. Planean aurreikusitako goarnizioetatik bat bera ere ez da matxinatzen. Matxino-txinparten bat edo beste Aragoan, Valencian, Guadalajaran, Cuencan eta Andalucian izan ziren, baina M. Fernandez Almagrok aipatzen duen bezala "respondió el pueblo, espontáneo y entusiasta, alli donde tradicionales diferencias de carácter juridico e histórico, reflejadas en la legislación foral, favorecian la adhesión a don Carlos, enemigo del liberalismo incluso en la unidad de Códigos preconizada en 1812".

Lehendabiziko indar liberalekin Urkiola gainean -Basozabaleko partida 30 guardia zibilez- asturugaitza da. Egun berean (apirialaren 22a) Bilbon Zazpi Urtetako gudaren nazio-milizien oroipena besterik ez zen Laguntzaileen Batailoia eratuko da. 23 eta 24an partida hasberriei garaipenak irribarre egiten die: Cuevillas-en partidari Güeñes-en 23 guardia zibil makurtu egiten zaizkio Nafarroan Solanatik etorriz, Lizarra eta Tafallako barrutiak, Abartzuzan kontzentratutako 2.500 gaztek topo egingo dute bertan amadeotarrek atzera egin beharrean izango direla (Arizala). Erregegai berriaren egonarririk eza izango da Nafarroan arrakasta txiki hauen emaitzak, eta, azken baten gainerako herri guztian ere, armarik eza kronikoaz gain, alferrik galduko dituena.

Apirilaren 27an Diaz de Rada-k On Karlosi penintsulara igarotzeko bere gogoa burutik kendu arazteko idatzi egiten dio. Maiatzaren 1ean Diaz de Rada-k muga ikuskatu egiten du berak alegatua aurkezte aldera. Baina egun bere horretan erregegaiak Larrunen muga-marra zeharkatzen du, bere Hegoaldeko baserri baten gaua igaro -Carlos Txapa baserria- eta Beran hilaren 2an garaile sartzen da bertan ea armatu gabeko 1.500 bolondresdun tropa bat biltzen dela. Zoria jaurtiki da. Egun horretan gobernukideengandik Lesaka, Artikutza eta Labayen-go mendietatik zehar jazarpenari hasiera ematen zaio. Maiatzaren 4an Morionesek bolondres karlistek Orokieta eta inguruetan kanpatuta ezustean harrapatzen ditu. Nekeak jota, arma eta diziplinarik gabe sarraskia erabatekoa da On Karlosek ozta-ozta Ultzamatik Quinto Real-era ihes egitea lortuz eta 5ean berriz Frantziara itzuliz. Moriones-ek ekimen honengatik Orokietako Markesgoa lortu zuen. Guda-zelaian 38 karlista hil ziren; eta 49 atxilotu itsasoaz bestalde deportatuak izan ziren. Horrela porrot egin zuen Nafarroan lehen matxinadak eta, gutxira, Carasa eta Perula San Vicente de Arana-ra arte sartuz, Araban.

IEZ

Zornotzako Hitzarmena. 1872ko maiatzaren 24a. Bizkaian, mugimenduak arma falta eta hornidurarik eza larria izan arren eustea lortzen zuen. Tropak Gernikan batzartuta izanez, apirilaren amaieran gudako Aldundi karlista izendatzen zen. Orokietako sarraskitik hiru egun geroago, bizkaitarrek Arrigorriagan giriek menderatzen dituzte Arratiako eta Bilboko batailoiek jazarrita Bilbora erretiratzera behartuz. Ondoren, Areatzan kuartel nagusia ezarriz, Gipuzkoara igarotzea aurreikusten da bertan matxinadarik sortu ez baita. Araban, Martinez de Velasco-k borrokalari arabarrek Nazar-erantza zuzentzen ditu eta bertatik gudaren iraupena jokoan den Bizkaiko bazterretara arte. Jakina, Serrano, Baskongada eta Nafarroako buruzagi-jenerala bere indar guztiekin Durangoko bailaran sartzen da.

Karlistek maiatzaren 14an Mañariko Haitzetan topo egitera azaltzen zaizkio menderatuak izanez. Galerak garrantzi handikoak izan ziren, tartean Ayastuy eta Manuel Altube aurkituz. Arrasaterantz atzera eginez, 16an karlistek Oñati erasotzen dute, bertan jasandako zaurien ondorioz Ulibarri, Jaurerriko tropen buruzagi komandantea, hilez. Ekimen bietan gipuzkoar txapelgorriak borrokarako grina eta zuhurtasunagatik nabarmentzen dira. Etsai "natural" honek eta gobernuaren tropen aldetiko etengabeko jazarpenak karlistei -gehienbat laia bertan behera utzi duten baserritarrek- atsedena hartu edota berrantolatzea eragotzi egiten die.

Maiatzaren 20an Bizkaiko karlista-buruzagiak egoera eztabaidatzekotan Zaloa-ko (Orozko) abade etxean batzartzen dira. Bertan eztabaidatu zen -ezezko emaitzaz- indarrak zatikatzeko aukera eta Torre-ko Dukeari komunikazioa igortzea adostu zen amnistiaren ordez otzantasuna eskainiz. 1872ko maiatzaren 24an Zornotzako Belaustegiren etxean Hitzarmena izenpetu zen. Izenpetu zutenen artean, batetik Francisco Serrano, eta, Antonio Arguindoniz, Fausto de Urquizu, Juan B. de Urue y Aristides de Artiñano-k osatutako Aldundi karlista bestetik. Horretara, era ofizialez herrian guduari amaiera eman zitzaion Hitzarmena On Karlos-ek, Valdespinako Markesak, eta Ezequiel Careaga, Cubillas, Santa Cruz Apaizak eta abarrek bezalako buruzagi karlista batzuk gaitzetsi egin zuten arren. Azkeneko euskal partidak ea guztiz desegin ziren Catalunyan guduak jarraitzen zuen bitartean.

"El alzamiento pasó cual nube de verano -zioan Unamuno-k Paz en la Guerra- lanean, pero dejando germen de interminables disputas. Pronunciamiento de paisanos, nacido de una orden, terminó en un convenio; fue tan sólo un motín. Había sucumbido a la misma pesadumbre de su masa; el tiempo que da resistencia, le mató en flor. Presentaron, además, al enemigo un lingote de hombres, en vez de una masa suelta que, como el azogue, se desparramara para volver a reunirse; efectos todos de la orden". Inguru liberaletan Hitzarmenak haserrea sortarazi zuen; giri batek ere ez zuen urte-egun horretatik aurrera guda berri bat, lehendabizikoa bezain beldurgarria edo beldurgarriagoa, zetorrenaren zalantzarik.

IEZ

Zornotzako Hitzarmenak, beraz, arnas une bat, hasierako ateraldi neketsuaren osteko bakea adierazten digu. Agintari karlistek beraien gailuak berrantolatu egiten dituzte. Dorregaray-k Diaz de Rada ordezkotzen du Nafarroako eta Baskongadetako Komandantzia Nagusian. Honek Nafarroako komandante nagusi bezala Ollo izendatzen du, Bizkairako Martinez de Velasco, Gipuzkoarako Lizarraga eta Arabarako Eustaquio Llorente. Abenduaren amaieran Dorregaray-k borroka berriro hasteko erabakia hartzen du. "El alzamiento del invierno no fue tan general y numeroso como había sido el de primavera -esaten digu F. Hernando-k Recuerdos de la guerra civil-en (Paris, 1887)- pero, en cambio, fue más sólido. En vez de lanzarse, como entonces, a la guerra hombres armados con palos, ancianos unos, débiles otros, sólo salían ahora jóvenes robustos y resueltos a pelear y sufrir". Berriz ere partidak agertzen dira: Goiriena Mundaka eta Bermeo bitartean, Ollo, Radica eta Argonz Nafarroan, Candido Sobron Treviñon, Santa Cruz Gipuzkoan etab. Liberalengan tropen orden eta diziplinarik eza esanezinak dira eta lasaitasuna hain da handia ze Primo de Rivera Nafarroako eta Baskongadetako buruzagi jeneralak, 1872ko azaroaren 5ean bere dimisioa aurkezten du. Lehen gudan bezala, Madrilek gaitza buruzagien etengabeko aldaketaz moztu nahi du: Moriones, Pavia, Nouvillas, Sanchez Bregua (1873ko uztaila). Alferrik. Ordenarik ez eta nahasketa areagotu egiten dira Gorteek Errepublika aldarrikatzean (1873ko otsailaren 11): karlismoa, kantonalismoa eta kubatar matxinadak hispaniar historia garaikideko ahaleginik interesgarri eta baliogarriena izan zitekeena loretan zegoela ebaki zuten.

IEZ

Otsaila - uztaila. Nahiz eta euskaldun guztiei Bakea eta Foruak eskainiz (otsailaren 19a) Manual Pavía, buruzagi jeneralak egindako aldarrikapen berria izan, karlisten matxinadak -elizak suspertua, jauntxoek mugitua, bere hazia baserritar isil eta gogor baten belaunaldiak besterendua- indarra eta kemena hartzen du. Tropa karlistek egituratu egiten dira eta semerik gabeko 20tik 30 urtera bitarteko gizonen erreklutatze orokorra agintzen da (Santesteban, otsailaren 20a). Apirilaren hasieran Elio-k eta Dorregaray-k bolondres bila Bizkaitik zehar dabiltza.

Maiatzean Eliok espedizioa gainerako lurraldeetara hedatzen du. Partida kopurua handitu egiten da. Tropek esperientzia eta trebetasuna lortzen dute; borroka zabala etsaien indarrek berdinak edo txikiagoak direnean baino ez dagite, lehen gudan bezala, aurka egitera bakarrik mugatuz. Guda berriko lehen borrokaldi garrantzitsua Eraul-en, Nafarroan, 1873ko maiatzaren 5ean gertatzen da. Bertan lehen orduko buruzagi karlista guztiak -Dorregaray, Ollo, Valdespina, Lizarraga, Radica- azaltzen dira. Nafarroako 1., 2. eta 3. batailoietako 2.000 bolondresek eta Gipuzkoako Azpeitia batailoiak gobernukideek menderatu egiten dituzte, euron kanoietariko bat herririk-herri garaileek erakusten ibiliz.

Uda honetan zehar landalurrez jabetu diren matxinoen eskuetan herri garrantzitsu asko erortzen dira. Uztailaren 16an Carlos VII Nafarroan, Dantxarineatik, sartzen da, bertan Valdespina eta Lizarragako markesek itxaronez. Karlisten ekimenen biderkatzeagatik gainezka eginda, Sanchez Bregua-k Bizkaiko hainbat tokiren hustuketa agintzen du, bere indarrak biltze aldera. Horrela 1835eko egoera berbera ematen da: Bizkai guztia, Bilbo eta Portugalete izan ezik, Gipuzkoa guztia, Tolosa-Donostia-Irun korridoreak izan ezik, Nafarroa guztia, Iruña, Lizarra eta erriberako zati bat izan ezik, Araba guztia, Gasteiz eta Laguardia izan ezik, karlisten eskuetan erortzen dira. Madriletik datozen trenak 1876ra arte ez dira Miranda de Ebrotik igaroko.

IEZ

Tropa karlistek etsaiek husten duten lurraldea okupatzen duten neurrian, ikaragarri azkar, tinglatu politiko-administratibo korapilatsua sortuz doa, gudan datzan estatu moderno bat : euskal estatu karlista. Bere baitan, 1873-1876 epe aldian herriko foru-erakunde zaharrekin batera -Batzar Nagusiak eta Aldundiak- miniaturadun monarkia baten, On Karlosena, erakundeak eta baita gudaren beharrizanak sortutakoek ere elkarbizi dira.

Gobernua. Erregeari eta bere Ministro-Kontseiluari dagokio. Carlos VII-ak dirua egin zuen (Oñati), posta-zigiluen jaulkipena agindu zuen, noblezia tituluak eman, etab. Ministro-Kontseiluen zereginak herria benetan gobernatzen zuten Aldundienak zirenen zereginekin harreman meharra zeukan.

Justizia. Salvador Elio y Ezpeletak burututako Justiziarako Euskal-Nafar Errege-Auzitegi Nagusia. Justizia arrunta Korrejidoreak ematen zuen. Foru-zuzenbidea alde batera, 1875. urte erditik aurrera karlisten Zigor Kodea indarrean ezarri zen.

Aldundiak eta Batzar Nagusiak. Herriaren indar politiko-administratiboa izan ziren, eta eurak gabe guda pentsaezina izango zen. Herri-arazo guztiak eurak eraendu zituzten eta, Armamentu eta Elikagaietarako Batzorde Berezien bitartez gudak sortutako etengabeko beharrizanak hornitu zituzten.

Prentsa. Prentsa karlistaren organo ofiziala Tolosa, Durango, Oñati edo Lizarran, uneen arabera, inprimatutako informaziorako egunkari erregulartasunik gabeko El Cuartel Real, izan zen. Valentin Gomez-ek zuzendua, lehenbiziko alea 1873ko abuztuan argitaratu zen. La Cruzada Española Baionan argitaratu zen 1875eko urtarriletik aurrera.

Hezkuntza. Eskoletan irakatsitako lehen irakaskuntzaz gain, lurralde karlistan Urduñako Ikastegiak eta Tolosako Prantzizkotarren Komentuak jardunean jarraitu zuten. 1874ko uztailaren 31an E.A. batek Bergarako Seminarioa Real Seminario Vasco-Navarro de Vergara berrizendatzen du. Administrazio karlistaren agintepeko lehen zuzendaria Vicente Manterola izan zen. Oñatiko Unibertsitatea Foru Aldundi karlistak 1874ko otsailaren 12ko aginduz berrezarri egin zen. Urte bereko urriaren 24ko E.A. batez Real y Pontificia izendatzen da, lau euskal lurralde penintsularrekin unibertsitate-barruti bakarra sortuz. Abenduaren 16an On Karlos bera, bertako ikastaroen zabalkunde-ekitaldira azaltzen da.

Gudaroste karlista. Euskal indarrik gehienak honela zerrendatu daitezke: Nafarroa (1875eko urtarrila). Komandantea, Perula. Batailoiak: Zaldidunak: 200 (Erregearen errejimendua). Gip. (1874ko abendua). Komandantea, Hermenegildo Ceballos. Batailoiak: 9. Zaldundia: eskuadroi 1. Araba (1874ko abendua). Komandantea, Rafael Alvarez. Batailoiak: 6. Zaldundia: eskuadroi 1. Bizkaia. (1874ko abendua)· Batailoiak: 10. Zaldundia: eskuadroi 1.

Beste talde batzuk. Ezusteko kolpeetan, informazioa eskuratzen, ikuskatze lanetan... etab. adituak ziren 12tik 150 era arteko gizon-aldra biltzen zituzten partidak. Erreinuko Aldundiak sortutako Guardias de Navarra izenekoek. Batallon Sagrado, lehen gudako beterano eta atzeratuek osatutakoa. Compañia de Guías, On Karlosen taldeari atxikia euskaldunez eta beste lurralde batzuetako boluntarioekin eratua. Division de Castilla, gaztelako 6 batailoiz osatua. Errioxar, asturiar eta aragoar batailoiak. Zaldundia:gaztelar 3 batailoi, kantabriar 1, aragoar 1, asturiar 1 eta Husares de Arlaban izeneko beste bat. Erregearen bizkartzain zen Escuadron de Guardias.

Guda-Industria. Urdax-eko kartutxo-fabrika. Lizarrako artilleria parkea. Azpeitiko, Berako, Desiertoko eta Arteagako kanoi-fundizioak. Armamentu fabrikak Plazentzia, Eibar eta Elgoibarren. Bolbora olak Araoz, Aramaionako Etxaguenen, Beran eta Riezun. Montura tailerra Legarian. Basta-tailerra Amurrion. Gudaren lehen urteetatik hasita Baranbioko berun-meategien ustiaketa.

Armamentua. Mota bitako Remington eta Berdan iskiluak. Lefaucheaux eta Chassepots eta baita Ibarra eskopetak. 1857 ereduko fusil eta karabinak. Kanpotik ekarritako edota berton egindako munizioak. Berton egindako kanoiak edo guda altxorretik (Eraul, Lizarraga, Laguardia) edota atzerritik etorritakoak: Krupp, Wavasseur, Withwort, Wolvich, etab.

Heziketa Militarra. Oñatiko Ikastetxe militarra, Azpeitiko Artilleria Ikastetxea eta Bergarako Ingeniaritza Ikastetxea.

Jantziak. Lebita urdina eta praka gorria, urdin iluna edo gorrimina. Jeneralek, txapel gorria, brigadierrak urdina, tropek gorria, zuria edo urdina lurralde bakoitzaren berezia zen margoaren arabera.

Osasun militarra. Margarita Andreak, erregegaiaren emazteak, antolatua. Karlistek masoigarritzat jo zituzten Gurutze Gorriaren zereginean jarduteko sortutako ambulancias de la caridad aipagarri dira. Iratxen, Santurtzin, Lesakan, Puente la Reina-n, Lakuntzan, Aoizen, Berastegin, Loiolan, Areatzan, Olaguen, Gollanon eta Belancoainen odol-ospitaleak.

IEZ

Uztaila - abendua. Carlos VIIak Herrian zehar dabilen ibilbideak bere jarraitzaileen gogo bizia iratzartu zuen eta baita azken ordura arte zalantzati agertu ziren elementuena ere bere eremura erakartzea lortuz. On Karlos mutil galanta, militar-itxurakoa eta gorpuzkera onekoa, benetako errege-tankeraduna eta kondekorazioz beteko paparduna zen. Bere hitzek, politikari trebe batenak ez ziren arren, bere oldozpen monolitiko baina asmo onekoa adierazten zuten. Bere presentziak tropak poztasunez bete zituen eta ihesterik ere erakarri zuen. Une hartan bere gudarosteak arrakastak lortzen zituen eta arrakaston artean munizio eta armategi garrantzitsu baten esku izatea ekarriko duen Eibar hartu izana aipatu beharrekoa da.

Markina, Bermeo eta Durangoko liberalek matxinatutako probintziatik ihes eginaz aterpea bilatuz lehenbiziko gudaren gotorleku liberala zen Bilbo eskuratzearen bururakizuna guztien buruetan ibili eta helduz dabil. Eta horrela,1873ko abuztuaren erdi aldera, Bilboren hirugarren setioa hasten da. Hiriburuak, Auxiliares y de Voluntarios de la Libertad taldeak sortuz babesteari ekingo dio. Hilabete honetako 12an Castor Andetxaga, lehenengo gudako buruzagi beteranoak, Portugaleteri setioa ezarriko dio 1836ko errakuntza ekidin aldera. 13an Dugiols-ek bere Voluntarios-ekin Loma jeneralaren aginduz, Oñati husten du berarekin hiribilduko liberalik ospetsuenak eramanez; ordutik aurrera Oñati -Durango, Tolosa eta Lizarrarekin batera- erregegaiaren Gorteetariko bat izatera igarotzen da. 20an karlistak Bilboko ur-horniketa ebakitzen dute. Hiribildua Portugaleteko bidetik eta ibaitik izan ezik erdi komunikaziorik gabe gelditzen da. Baina, bereganako bide guztiak itxi aurretik, atzealdea ondo segurtatzea interesatzen da. Hiru dira karlistek nahi dituzten tokiak: Lizarra, Laguardia eta Tolosa.

Lehena, batez ere, borrokaldi gorri baten zio izango da. Lizarra karlisten eskuetan abuztuaren 24ean erortzen da; 25ean zutabe liberal bik Dicastillon diren okupatzaileei aurka eginez berreskuratze-ahalegina egiten dute. Borroka, karlisten aldekoa zena, On Karlosek ikusi zuen. Negros-ek hurrengo ekimena urrira arte atzeratuko dute; bitartean, Laguardia gotortzen dute Miguel Zurbanoren kontragerrila liberala sortuz. Urriaren 6an liberalek karlisten Hiri Saindua izango dena berreskuratzeko ahalegina egingo dute:, Mendiry buruzagi militar berria nabarmentzen den Mañeruko borrokaldian gudaroste errepublikanoak berriz ere porrot egiten du.

Hilabete bat geroago, azaroaren 7, 8 eta 9an bigarren gudako borrokaldirik garrantzitsuena ospatuko da, karlistek euren buruarengan konfiantza eta ospea irabaziko zituztena: Montejurrako borrokaldia. 9.000 karlistek beraien posizioak ausart eta kementsu defendatzean izandako borrokaldi gorriaren ondoren Morionesen agindupean zeuden 11.000 liberalek atzera egin beharra izan zuten. Hilabete horretan Laguardia erortzen da eta berarekin Arabako eremu zabal asko kontrolpean gelditzen dira. Hiribildua Errioxan sartu-irten naroak egiteko tokia da. Gasteizerako bidea erabilezina da. Moriones-ek abenduaren 2an Tolosari karlistek dioten setioa apurtu egiten du baina foru-hiriburu zaharrak ez du erregegaiaren Gorte bezala eratzeko luze jo beharko.

IEZ

1873ko Abendua 1874ko maiatza. 1873ko abuztutik Herritik at izan arren, Bilbok, Portugaleteko bidetik eta baita elikagaiak eta armak ekarriz ibaitik zehar zetozen ontziei esker kanpoaldetik komunikaziorik izaterik izan zuen. Olabeagako pasabidea karlistak kate-bidez ixten duten abenduaren 29tik aurrera, komunikaziorik eza erabatekoa izan zen. Karlistei hiru aldiz aurka ekin dion hiriburua tragediazko patudun -Unamuno gazteak bikaintasunez bere Paz en la Guerra-n oroitua- estalkiz jantzita dago. Gainontzeko Herrian operazioak gelditu egiten dira: karlisten guda-ahalegina 40 kanoi besterik ez dituen eta gudari eta herritarren artean 4.000 defendatzaile dituen portudun hiribilduan biltzen da. Abenduaren 30ean Dorregaray-k Portugaleteko setioa hasten du Valdespinak Zubi Berriaren gaina, Artxanda eta Santo Domingoko mendipeak, Ollaran, Zorrotza, Anotegi eta Basurto okuparazi egiten du. Urte berriarekin Portugalete matxinoen artilleriaren 2.000 tiro inguru jasan ondoren Andetxaga zaharraren eskuetan (urtarrilaren 21) erortzen da. Portugaletetik Areetara zintzilikatutako kateek ibaia erabat ixten dute. Otsailaren 21ean Pichon-en, Quintana-n Artagan-en, Monte Etxean, Ollargan-en eta Santa Monika-n kokatutako baterietatik Bilboko bonbardaketa hasten da. Somorrostrorako pasabidea Rada, Andechaga, Ollo eta Elio-k aldezten dute. Moriones (otsailaren 25a) toki horretatik Bilboko hesia apurtzen saiatzen da. Liberalen porrotak -Olloren agintepean arabarrek eta nafarrek aurrera egiteari eusten diote- Madrilen etsipena sortzen du Francisco Serrano, La Torre-ko Dukea, buruzagi jeneral berri izendatzen dela.

Hauxe da Somorrostroko lehendabiziko borrokaldia; honen eta bigarrenaren artean karlisten arrakasta berri bat izango da, Tolosaren erortzea, martxoaren 5ean garaile Carlos VIIa sartuz Gipuzkoako karlisten okupazioa, Donostia eta Irun izan ezik, indartuz. Somorrostroko bigarren borrokaldia -gudakorik gogor eta odoltsuena- hilabete bereko 25, 26 eta 27an gertatuko da. Liberalek, Serranoren tropengatik berrindartuak, orain 48 batailoi dituzte. Hildakoen kopuru ikaragarriaren ordainean -bando bien artean 8.000 hildako- karlistek bigarren aldiz erasoari aurre egiten diote. Borrokaldiak hatsik gabe uzten ditu alde biak: giris-ek oraingoan ez dira igaro baina karlistek hirugarren ahalegin bateri ezin heldu izango diote. Horregatik, hurrengo egunean On Karlosek eta Elio, Dorregaray, Mendiry, Ollo, Juan de Orbe (Valdespina), Lizarraga, Andetxaga, Martinez de Velasco, Larramendi y Benavides, eta Rada, Oliver, Berriz, Zaratiegui, Yoldi, Zalduendo, Alvarez, Lerga eta Aizpurua brigadierrek burututako Karlisten Kontseilu Nagusia biltzen da. Andetxaga, Elio eta Berriz-ek gainontzeko bertaratutakoei euren irizpidea -Bilboko setioarekin jarraitu- ezartzen diote. Baina, ezusteko ezbehar batek, 1835ean bezala, antzeko egoeran, karlismoari bere buruzagi gaituenetariko bi kenduko dizkio: granada bat San Fuentes auzoan jausten da Ollo eta Rada jeneralek hilez (martxoaren 29a). Ikus dezagun Unamunok Paz en la Guerra-n albistea nola deskribatzen duen:

"Cayó el día 29 como un rayo entre los navarros la noticia de la muerte de Ollo y de Radica, a quienes alcanzó una granada mientras examinaban el campo enemigo. Habían perdido a sus héroes, a Ollo, el que cambió el 33 la sotana del seminario por el uniforme realista, el que al morir dejaba al rey en herencia trece mil hombres formados frente al enemigo, en quince meses, de los veintisiete con que había entrado en España; habían perdido a Radica, su caballero Bayardo, el albañil de Tafalla, el que llevó tantas veces a la victoria a su segundo de Navarra. Nació en los navarros con esta desgracia desaliento, irritación y desconfianza; querían al pronto coger a la bayoneta al cañón homicida; murmuraban luego de aquel loco empeño en tomar a Bilbao, empeño a que se había opuesto Ollo, como se decía haberse opuesto Zumalacárregui en los Siete Años. Cada cual contaba a su modo el suceso; decían que Dorregaray y Mendiry se habían retirado a tiempo por indicación de un espía; comentaban el que la granada hubiera arrebatado la vida de los incorruptos. Decíase que al retirar moribundo al pobre Ollo, se había erguido Dorregaray en viéndole, para asegurar en tono trágico que habría de vengar aquella sangre tan vilmente derramada. Entre tantas muertes, aquellas dos las resumían y simbolizaban todas; habían muerto sin gloría los que les llevaron a ella. Y corría ya de boca en boca la palabra fatal: ¡Traición!"

Somorrostro aldetik eraso bat behingoan aurreikusiz Nafarroako Batzorde Gobernatzaileak mobilizazio berri baten ondoren beste hiru lurraldeetan diren antzeko neurriak adierazten ditu. Izan ere, apirilaren 28an, Concha jeneralaren agintepeko hirugarren gudaroste bat Somorrostrora zetorrela iragartzen da. Biharamunean guda bietan karlisten buruzagi herrikoia zen Castor Andetxaga, Las Muñecas-en bere tropak ezustez harrapatzean hil egiten da. Eliok, erabat zurtuta, atzeratzea agintzen du; une honetatik aurrera bere errakuntzak gehituz doaz. 30ean Sopuertako ezkerraldea liberalen eskuetan eroriko da. Eliok, zalantzati agertu ondoren, Dorregaray-ren azkartasunari esker izan ez balitz, haren erabakiari aurrea hartuz, hutsik gabe gertatuko zen kopoa ekiditeko, Somorrostroko tropen atzeraegitea agintzen du. Zazpi Urteko gudako azken beteranoak ez du aldi berrietara egokitzea asmatzen:

"El viejo, retirándose el último de Sodupe, marchaba sin saber a dónde le llevarían, con la resignación de la lealtad. Reuniéronse los dos cuerpos en Castrejana y la conciencia del viejo se agarró al recuerdo de la resistencia que durante tres meses se hizo allí en la guerra de los Siete Años. El rey le había ordenado impedir el paso al enemigo y había que impedírselo. Cuando al preguntar a un joven qué tal le parecían aquellas posiciones, oyó que detestables, replicó que era mucho decir, fuerte en sus memorias. Pero la artillería del 74 no era la del 36; el enemigo no necesitaba tomar aquellas posiciones, bastándole con desplegar sus baterías de montaña y encerrarles entre ellas, las de la escuadra y las de Bilbao. Aparecieron en los altos los cañones".

Erref. Unamuno: Paz en la Guerra, Col. Austral, P. 200.

Eliok ez du jada aurka egitean oldozten. Maiatzaren 1ean atzerabidez tropak San Salvador del Valle, Retuerto, Zornotza eta Burzeñatik Asuara iristen dira, goizaldeko ordu bietan Bilboko txalupen zubia karlisten azken batailoiak zeharkatuz. Hurrengo egunean gobernuaren tropek hiriburuan sartu ziren.

IEZ

Abartzuza edo Montemuroko borrokaldia (1874ko ekaina). Maiatzaren 3an Bilbotik alde egingo duten tropek etsipena nagusi dela Zornotzako merindadean bilduko dira. 14an atzeraegitean jarraikiz Mendiry Lizarrarra 26an 11 batailoirekin heltzen da: 7 nafarrak, 2 arabarrak eta 2 gipuzkoarrak. Liberalek karlismoaren gotorleku sainduaz, Lizarra, jabetzeko ahalegina berriz egingo dute. Borrokaldi erabakigarria 1874ko ekainaren 25, 26 eta 27an Abartzuzan emango da. Karlistek 25 batailoi dituzte eta hiru bateria eta errepublikanoek 80 kanoidun 50.000 gizon.

Hiru egunetako borrokaldiaren ondoren Concha jenerala heriotzez jota erortzen da eta bere tropek atzera egiten dute. Abartzuzako sutearengatik errepresalia bezala 22 errepublikano atxilotu fusilatuak izan ziren. Garaipen honek Bilboko atzeraegitetik etsita zeuden karlistak berpiztu egin zituen, baina gudaroste errepublikanoaren nahasmena zela-eta goi-ordokiari eta hiriburuari berari eraso hasteaz jarduterik izan zuten goi-agintariengatik une hartan ustiatugabea izan zen. Udaro horretan karlistek Bilboren setioan zehar gobernukideek menderatu zuten Laguardia berreskuratu egiten dute.

IEZ

1874ko abuztutik 1875eko otsailera. Bilboko setioak porrot eginda eta karlistek Abartzuzako garaipen eztabaidaezinagatik indarberrituta, hiriburu garrantzitsu bat menderatzearen bururakizunean hasita daude. Iruña, Irun, Gasteiz eta Donostia etengabe eraso dira, batez ere Iruña, abuztuaren amaieratik oldar zorrotza ezartzen baitzaio, bertako garnizioak soldadu, karabinero, guardia zibil eta foru-beterano eta 800 zenbaki inguruko gehitzen zaion boluntarioen batailoiarekin 1.200 gizon ozta-ozta ez baititu. Laguardia berriz eta behin betiko galduta, azaroan karlistek Irun setiatzen dute bertako enparantzaren inguruan 8 batailoi bilduz baina hilabete honen 11an, Sernaren zutabeak iristean, modu txarrean setioa jaso egiten da.

Ekimen honi guda-kontseiluak jarraitzen dio, bertan Hermenegildo Diaz de Ceballos-i porrotaren erantzukizuna leporatuz. Hurrengo ezbeharrean erortzen dena Torcuato Mendiry da, 1874ko azaroaren 30etik Baskongadek, Nafarroa eta Errioxako Kapitain Nagusi dena, beregain Iruñeko hesia etetearen zama ezarriz. Abenduaren 8an Mendiry-k herrikide eta soldadu karlistei eragindako errepresaliei erantzunez bere agindupeko lurralde guztian kuartelik gabeko guda aldarrikatu zuen.

Maiz dira, data horietatik aurrera, alde bietatik eragindako mendekuak eta errepresaliak, bizitzari dagokionez Zazpi Urteko gudatik nabarmen bereiztea lortu zen guda bat zikintzera etorriz.

Kontragerrillak -Tirso Lacalle, Carricaluchi, etab.- ezberdintasunak pozoindu eta gogoak liskartu egiten ditu. Mendiry -askok "lehen orduko" jeneraletarikoa ez izanagatik gorrotoz begiratzen zioten- Dorregaray-k Lizarra babesteko eta erasotako Iruñeari pasabidea ixtearren eraiki zuen Carrascaleko marraren etenarekiko erantzule egiten dute. Jeneralaren zoritxarreko agindu batek eskaintza babesik gabe ixtean liberalek Lorca eta Lacar (1875eko otsailaren 2a) okupatu eta Moriones jeneralak Iruñera bidea zabaldu izatea ekarri zuen hiriburu horretan 35.000 gizon inguruz sartuz. Lacar hurrengo egunean, gobernukideek -orain alfontsotarrek- erabat menderatuak izan ziren borrokaldi baten, berreskuratua izan zen; baina, horrekin ez zen Carrascaleko atzeraldiak sortu zuen inpresio negargarria kentzerik izan. Otsailaren 5ean, Mendiry-k, jaso izan zituen irain eta akusazioengatik erabat minduta, On Karlos-i idazten dio bere dimisioa aurkeztuz. Brea-ren iritziz hori "este falta de precaución de Mendiry" bat da...gero gertatuko zenaren zergatia bat da. Donostia eta Gasteiz setiatuta daude, Bilbo erasota; zerbait, hala ere, guda honen norabidean okertzen hasia da.

IEZ

1875. 1874ko abenduaren 29an Martinez Campos-ek Alfontso XII, Isabel IIaren semea, errege izendatzen du. Horrekin, 1868an Iraultza irabazleak bere baitarantz ordenaren eta moderazioaren aldeko asko bultzatu zituenean hasitako karlisten hedapen-aroa amaitzen da. On Karlos-i ezer gutxitarako balio izan zion Morentin-ek Elizaren ondasunekin aberastutako espainiar burgesiaren eremu zabal batzuengana zuzendutako agiriak; honek, balore laiko eta demokratiko-ordezkotzaile eta interes jakin batzuen iraupenaren berme bezala zilegizko monarkaren zioa besarkatzea nahiago izan zuen.

Canovas del Castillo, Berrezarkuntzako burmuin ilunak, urtarrilaren hasieran On Karlos-ekin adostasun batera iristearen ahalegina egin zuen: bere oinordetza-ondasunak itzuliko zitzaizkionaren hitza eman zion, Elvira bere alaba Alfontso XIIarekin ezkontzea, etab. Euskal lau lurraldeei buruz, errege berria gudarik gertatu ez izatekotan liratekeen baldintza berdinetan lurralde bakoitzari zegozkion Foruen zaintza bermatzera konprometitzen zen, baina Gobernua ez da VI. artikuluan ezarritako epearen barruan -"Gaceta de Madrid"-en Hitzarmena argitaratu zedinetik hilabetean- . Alfonso XII Erregearen agintepera etorri ez daitezen aipatutako probintzia edo probintzienganako inolako kontsiderazio modurik izatera behartuta egongo baldin eta armen indarrarengatik bere erresistentzia irabaztera iritsiko balitz. Mehatxua argia zen Fidel de Sagarminaga, Ladislao de Velasco, Domingo de Jaunsoro, Herran etab. bezalako hainbat Herriko forulari liberal ospetsuak ikusterik izan zuten bezala. Hala ere, Alfontso XIIari Cabrerak berak (Mar. 11) eta beste buruzagi karlista batzuk adieraziko dioten aitorpena gora-behera, On Karlosek gudari amaitzeari uko egiten dio eta egitasmoa atzera botatzen du.

IEZ

1875eko Udara. Lacar-eko borrokaldiaren eta otsailaren 7an borrokalariei lagun eginik Iruñera sartuz Alfontso XIIak Madrilera egindako etorreraren ondoren, Ipar frontea urte horretako ekainera arte erabat egonkortu egiten da. Gudaroste liberalak (martxoa) 778.782 infanteria gudari, 1.651 zaldi eta 92 kanoi dituen bitartean karlistek 33.860 infante, 1.808 zaldi eta 79 artilleria pieza dituzte. Ekimenak, aro honetan, Primo de Riveraren agindupean Ziraukiko San Kristobal baselizatik Zirauki, Artaza eta Villatuerta kanoiz erasotzera eta liberalek toki batzuetaz jabetzea lortzen duten Etxauriko bailaran borrokan egitera mugatzen dira, hori guztia Lizarren aurka gerora egin nahi den erasoaldira begira izanez.

Perula-k, bien bitartean, Iruñaldeko Mesede-eremuan ezbehar handiak sortarazten ditu, San Kristobaleko gotorlekutik hiria bonbardatuz. Ekainaren 15ean Miranda de Ebrotik Gasteizko setioa apurtzera bideratutako konboi bat abiatzen da. Behin Conchas de Tuyo-n topo-egite gogorra izan ondoren espedizioa arabar hiriburura iristen da. Bertatik abiatzen dira, aurrerantzean Herriaren bihotzera izango diren operazioek, bestalde gudaren amaiera azkartuko dutenak izanez. Karlistek atzeraka hasten dira. Uztailaren 1ean, On Karlos-ek Mendiry-ren kargutik kentzeko agindua izenpetzen du eta Perula Ipar Gudarosteko Estatu Nagusiko Jeneral Buru izendatzen du. Uztailaren 7an Quesada, alfontsotar Gudarosteko Buru Jeneral berriak Perula bere gudarostea Nanclares eta Subijana bitartean biltzera behartzen du; ezkutuan eta azkar Trebiño-Zumeltzurantza aldatzen da berriz inguratuta dagoen Gasteizerako bidea hartuz. Tello, atzeraldia babesteko atzean gelditu zenez, karlistei aurre egiten die, borrokaldi gorra izan ondoren atzera egin beharrean direla. Horrela Gasteizeko hesia behin betiko jasota gelditzen da eta, probintzia, karlismoarentzako, gehien baten, galduta. Monarkiaren berrezarkuntza, buruzagien arteko liskarrak -Mendiry eta Perula-ren artean batez ere-, Cabrera eta beste buruzagi karlista batzuen ihesa, Tirso Lacale "Ziraukiko errenak" egindako erailketen mehatxutan Mendiry-k bideratutako errepresaliek eragindako europar oihartzunak, Erdialdean eta Levanten gudaren geroago eta gehiagoko porrotak eta jeneral karlisten ezgaitasunak matxinatuen morala hausten dute itxaropenik eza euskal etxeetara eramanez:

"A punto tal llegaba. empero, con su zapa el desengaño, que el mismo Celestino desahogaba ya en la intimidad su pesimismo y sus temores. ¿Quién sacaba de su tierra a aquellos vascos que en antiguos tiempos no querían pasar en la ofensiva del árbol Malato, a no darles estipendio? Peleando junto a sus familiares y con el país propio por apoyo, halagándolos el ir a Madrid, a dar rey a los castellanos. ¿Para qué? ¡Allá ellos! Habían implantado, por su parte, un ensayo de estadillo independiente, con sus sellos de correo y sus perros grandes. Recelaban, además, de las desconocidas llanuras, contentándose, hechos fuertes tras el Ebro, con sostener su incipiente estado, merced, en gran parte, a la ayuda de aquellos voluntarios castellanos viejos que corrieron al Norte a vivir de la guerra unos, a satisfacer instintos atávicos otros, a darse pisto alguno que otro, a pensar y sufrir desvíos y menosprecios los más de ellos".

Ref. Unamuno: Paz en la Guerra, Austral Bilduma, n.º 179, 224. orr.

Karlistek Arabako Villareal-era atzera eginez, Gipuzkoaren giltza zen Arlaban historikotik hurbil, hiribildu honen babesa gogortu egin zen matxinatuek uztailaren 29an bertatik irtenaraziak izanez.

IEZ

Gobernuaren tropek ekainetik aurrea hatsa berreskuratzen dute; aldi berean Gobernuak matxinatuei herritarrek laguntza ematea eragoztera bideratutako neurriak gogortu egiten ditu: atzerriratzeak, konfiskazioak, zuhaiztien ebakuntza, uzta-erreketak, isun gogorrak, etab. Ekimen liberalek Iruñerako sarbidea garbitu eta Lizarra inguratzera bideratzen dira, noizbehinkako erasoaldiz etsaiak Ultzama edo Aoiz aldera bultzatzen diren bitartean. Quesadak Lopez de Goikoetxea gobernu-agenteari irailaren 9an diotso: la situación de los carlistas es desesperada y les faltan medios para continuarla (guda). Az. 24an karlistek San Kristobaleko gotorlekua galtzen dute.

Matxinatuek Iruñeko hiriburua euren artilleriaren itu zuten Oricain, Alzuza eta Miraballes gainetatik ateraraziak izatean hiriburuaren setioa leundu egiten da. Araba galduta, Nafarroa larri mehatxatuta, Ladislao de Velasco arabar Ahaldun Nagusiak, gudaren amaiera negargarria ikusiz, txarrena ekiditen ahalegintzen da -behin betiko foruen ezabapena-, erregegaiaren lerroetan matxinadak eragitera bideratutako hainbat gestio eginez. Baina Muñagorri berri honek, lehenengoak bezala, porrot egiten du eta bere Bakea eta Foruak 1868an bezala baztertua izango da.

IEZ

1875ko abendua - 1876ko otsaila. Guda Katalunian eta erdialdean likidatua izan da. Toki horietan armak eman nahi izan ez dituzten azken karlista-aldrak Dorregarayk irailaren 5ean egin duen bezala Nafarroan sartzeko ahaleginean dira. Tropa liberal guztiak, ikaragarrizko elurteen erdian, Jovellar jeneralak, Gudarako Ministroa, berrantolatuta Euskal Herrirantz datoz. Horrela gudaroste bi eratzen dira, eskumakoa, Martinez Campos-en agindupean Nafarroa okupatzearen helburua esleituz, eta ezkerrekoa, Quesadaren agindupekoa Bizkaia eta Gipuzkoa okupatzeko helburua duena. Bien artean 120.000 gizondun kopuru harrigarria batzen dute. Aldi berean, eskumako gudarostea Blanco eta Primo de Riveraren agindupean dela, bi aldratan banantzen da eta ezkerrekoa Loma, Moriones eta Etxebarriaren agindupeko beste hiru gudari-aldratan.

Bere aldetik karlistek babeserako prestatzen dira ezaguna duten lurzoruak baten lubakituz, ohikoak dituen otzaren eta lainotasunaren magalean ezkutatuz eta sortu izan diren herriak babesten dituela. Bere indarrek 33.000 gizonera ozta-ozta iristen dira. Eraso militarrarekin batera probintzietako eta Gorteko politikabideetan Herriko erakundeen aurkako aurrez-aurreko, samin eta estalkirik gabeko erasoa sortzen da. Karlistei bakarrik ez eze "besteei" ere, liberalei, foruzale garbiei, "desberdintzat" bere burua duen edozeini guda sortarazi izanaren errua leporatzen die. Ondorioz 1875eko abenduaren 27an Bizkaiko, (Eusebio de Uribe), Gipuzkoako (Domingo Jaunsoro) eta Arabako (Serafín Urigoitia) ordezkariz Gazteizko Batzorde Foruzale Liberala sortzen da. Bere helburua etorri datorren suntsiketa-uhinaren aurka baliabide guztien bitartez borrokan jardutea da. Eta hau, halabeharrez, azken borrokalari karlistek itsasoaren eta mendien aurka baztertzeko bere garroak luze dituen gudarostearen babespean egindakoa da.

Urtearen hasieran martxarako prestaketak bukatzen dira. Urtarrilaren 28an gudaroste biak mugitzen hasten dira. Martínez Campos-ek, behin Primo de Riverari Lizarraz jabetzeko gomendatuz, Aiako Haitzetatik Igeldo mendira arte luzatzen den lerroko bonbardatutako Donostiari laguntza emate aldera Baztanetik sartzen da. Quesadak bere aldetik Bizkaiko hegoaldea menderatzen du (Otxandio) horretarako Urkiolako San Antonio-Durangoko bidetik sartuz, Lomak Bilbo sorosteko helburuz Kadaguaren lerroa erasotzen duen bitartean. "Y vino la corajina final: el defenderse como gato tripa arriba para morir matando. Defendiéndose de la avalancha, reculando de risco en risco y de monte en monte, cediendo valle a valle y palmo a palmo, aquella tierra en que implantaron un Estado chico, con sus sellos de Correos, sus perros grandes y su Universidad". [Unamuno: op. cit., 231 orr.].

Moriones-ek Donostian kolpe bat ematen ahalegintzen da Getarian lehorreratuz. Garateko gaina menderatuz (urtarrilaren 21a) bere tropak Mendizorrotzeko zulora arte iristen dira karlistek kementsu atzera eraginaraziz. Hauxe izango da Gipuzkoan On Karlosi leialak zaizkionen azken garaipena. Donostia etengabe bonbardatua da eta horietako azken bonbardaketa baten granada karlista batek Bilintx olerkaria irmotasunez hiltzen du.

Martínez Camposek Elizondotik zehar nekez aurrera egiten du. Etsipenezko erresistentziaren ondoren otsailean deshecha-ri hasiera ematen zaio. Armada karlista deuseztatu egiten da: Beasainen karlista jeneralen kontseiluak egindako berrantolatzerako azken ahalegin batek porrot egiten du, orduan indultuaren eraginpean egon nahi ez duten guztien ihesa hasiz. Atxuriako gailurretan (Peña Plata) babestuz, Larunbek hil arte (otsailaren 19a) irauten du; bitartean, Nafarroaren bihotzean, matxinatutako karlismoaren ikurra zena, Lizarra, erori egiten da eta errege berria, Isabel II.aren semea, Donostian garaile sartzen da. Otsailaren 20an El Cuartel Real-aren azken alea argitaratzen da. On Karlosek Tolosara-hurrengo egunean eroriko da- ihes egiten du eta Baztanen babesa aurkitu. 28an Arneguy-tik, Nafarroa, muga gainditzen du berriz etorriko denaren hitza emanez; Gaztelako 6 batailoik, Asturias eta Cantabriako 4k, guardien eskuadroi 1ek, Valenciako 3 batailoik, Plasenciako 6 bateriak, Gidak eta Husareak lagun egiten diote. Batailoi nafarrek muga Orbaizeta eta Burgetetik igarotzen dute. Egun berean Isabel II.aren semea bigarrenez Iruñean sartzen da. Makurtuko den azken karlisten zokoa Lapoblación-go (martxoaren 2a) gaztelua izan zen. Gudua amaitu da.

IEZ

1876ko uztailaren 21eko Lege indargabetzailea. Tropa garaileen aitzinean (Mar. 13a) Somorrostron adierazitako agirian espainiar errege gazteak inplizituki antzematera ematen duen bezala guda honen azkenak 1876ko udaran ospatutako Gorteen batzarraldi baten amaitzeko gora-behera dramatikoetan aberatsak diren ekintza anitzetan garatuz etorri diren XVIII. mendean hasitako prozesu luze baten amaiera ere adierazten du. Kasu honetan, ezin esan daiteke Espainiako Gorteei herri-babesik falta zaienik; hilabete batzuk arinagotik "foruen arazoa" egunkarietan bakarrik ez eze, elkarrizketetan, kalean eta mahai inguruetan ere nahitaezko eztabaida-gai da. Hitzetan den grinak eta arrazoibideen gorrotoak inoiz lortu ez diren mugak gainditzea dakar:

"En algunos pueblos por donde pasó el Rey a su regreso a la Corte -distinguiéndose la provincia limítrofe de Santander a pesar de sus grandes relaciones con éstas o por mejor decir por esas mismas relaciones- hicieron alarde de antifuerismo de la manera más ridícula que se puede imaginar: las mujeres en el pecho, en las sombrillas y en la ropa de los niña; los hombres en el sombrero, levita, chaqueta, etc.; los músicos en los instrumentos; los perros en el collar; en las colgaduras, en las paredes de los edificios, en los faroles de las calles, en las puertas de las tiendas, en los escaparates, en fin, en todos los sitios en que era posible fijarla, se ostentaba esta inscripción: Abajo los Fueros; se hicieron también aleluyas sobre el mismo tema. Aquello era una mascarada completa. En ningún tiempo de la historia, en ningún país del mundo, ni aún entre naciones rivales y enemigas, se ha visto jamás estallar el odio con formas tan violentas y con encono tan ardiente como se vio en España en esta ocasión contra los hijos del País Vasco. Y en cambio a los que hacían alardes de fueristas o se defendían de ataques de antifueristas se les encerraba en una cañonera y eran conducidos a apartados destierros, sólo por cometer el crimen nefando de amar a su país y se consideraron como subversivos, desahogos inocentes en recuerdo de loa fueros, como era la venta de abanicos que decían Vivan los Fueros, publicar viñetas en las cajas de cerillas alusivas a su restablecimiento, y un señor inspector de policía prohibió tocar al piano ciertas piezas o aires del país en el café del señor Lazurtegui, etc., es decir, se permitía atacar a los Fueros, pero no defenderlos."

Ref. Angulo y Hormaza, J. M. de: La abolición de los Fueros e instituciones vascongadas, Bilbao, 1886.

Aurretiazko prozedura bezala, Herriko ordezkariei erreinuko hiriburuan aldez aurreko batzar baterako deia (Maiatzaren 1etik 15era) egiten zaie. Bitartean, Espainiako alde guztietatik -Sevillatik ezik- euskal foru-erregimena kentzeko eskabide asko jasotzen dira. Herriko lau ordezkariek entzuteko tramitea betez Cánovasek Gorteei egoki zeritzon egitasmoa aurkezteko eskubidea beretzat gordetzen du. 1876ko uztailaren 21ean Gorteek euskal Foruekiko lege indargabetzailea onartzen dute. Gure herriko historiaren gertaera garrantzitsu erabakigarri bat itxi egin da: horrela hasten da gure historia garaikidea.

IEZ