Historialariak

Huxley Barkham, Selma

Historialari ingelesa, 1927ko martxoaren 8an Londresen jaioa. Bere espezialitatea Kanadako eta Euskal Herriko itsas historia da. Gainera, Kanadako Artxibo Publikoen Espainiako ordezkaria da.

Zientzialari eta intelektual fama bateko kidea (horien artean Aldous Huxley idazlea), Ingalaterra eta Estatu Batuen artean bizi izan zen Bigarren Mundu Gerran. Gerra amaituta, Paris (Sorbona) eta Londresko unibertsitateetan ikasi zuen.

1950ean Montrealen (Kanada) finkatu zen eta bertan, besteak beste, McGill-eko Unibertsitatean Ipar Amerikako Institutu Artikoko liburuzain gisa lan egin zuen. Han ezagutu zuen Brian Barkham, arkitekto ingeles gaztea, Euskal Herriaren maitalea eta bere senarra izango zena. Berarekin batera Euskal Herrira bidaiatu zuen 1956an, eta han On Pio de Montoya apaizak Kanadan garai batean izandako euskal presentziaz hitz egin zien.