Musikologoa. Pasaian jaio zen 1914an; Donostian hil zen 2007an.
San Fermin parrokiako organista zen Gelasio Aranbururekin hasi zituen ikasketak. Lorenzo Bereciartua eta Alberto Onaindiarekin Saturrarango Seminarioan eta Dimas Sotesekin Gasteizko Seminarioan jarraitzen du bere formakuntzarekin. Jose Olaizola eta Luis Urteagaren ikaslea ere izan zen, eta haiekin organoa, harmonia eta konposizioa ikasi zituen 1936ko gerra zibilera arte.
1940tik 1960ra Gasteizko seminarioan irakasle izan zen, Musikako prefektu, Liturgiako Elizbarrutiko Zentroan diziplina bereko arduradun eta Musika Errepertorioa aldizkariaren sortzaile eta zuzendari.
1960an Donostiara aldatu zen behin betiko. Donostiako apaiztegian, halaber, musikako prefektu eta musika-pastoraltza liturgikoko irakasle da, baita Schola Cantorum-eko zuzendari ere.
1970etik Donostiako katedraleko kaperako kalonje maisu da; urte berean Artzain Onaren abesbatza sortu zuen. Hainbat kargu pastoralez gain, liturgiako elizbarrutiko Idazkaritzako musika saileko arduradun izendatu zuten, baita organo eta harmonioen kontserbazio eta zaharberritzerako elizbarrutiko batzordeko idazkari ere.
Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko musika saileko kide aktiboa, Espainiako Musikologia Elkarteko kolaboratzailea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Lankidetzako Batzordeko musika saileko lehendakaria (1970-1984).
Eliz musikako nazioarteko biltzarretan parte hartu du, Loiolako haurren musika pedagogia ikastaroen eta Bigarren Hezkuntzako musika irakasleen prestakuntza ikastaroen zuzendari ere izan da, Montserrateko Monasterioko udako ikastaroen sustatzaile eta, Donostiako Bach Jaialdiko Imanol Olaizolarekin batera.
Sinfonía incompleta : Apuntes para la historia de la vida musical en el Seminario Diocesano de Vitoria (1880-1960) eta Gipuzkoako organoak = Organos de Gipuzkoa, José Manuel Azkue eta Esteban Elizondorekin elkarlanean.
- "Jose Maria Zapirain Marichalar". Eresbil [Web] [Kontsulta data: 11-02-2015].