Musikologoak

Zapirain Marichalar, Jose Maria (2003ko bertsioa)

Musikologo gipuzkoarra, Pasaian jaioa. Jose Olaizola eta Luis Urteagaren ikaslea izan zen, Patxi Arostegi eta Maria Paz Urbietarekin kantua ikasten. 1930ean apaiztu zen. 20 urte inguruz Monserrat abadian polifonia eta gregoriano ikastaroetara joan zen. 1940tik 1950era Gasteizko apaiztegian irakasle izan zen, Musikako prefektua, Liturgiako Elizbarrutiko Zentroan diziplina bereko arduraduna eta "Musika Errepertorioa" aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan zen. 1960an Donostiara aldatu zen behin betiko. Donostiako apaiztegian, halaber, musikako prefektu eta musika-pastoraltza liturgikoko irakasle da, baita Schola Cantorum-eko zuzendari ere. 1970az geroztik, katedraleko kaperako kalonje maisu da; urte berean, Artzain Onaren abesbatza sortu zuen. Era berean, hainbat pastoral karguz gain, elizbarrutiko organoen batzordeko idazkaria da. Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko musika saileko kide aktiboa, Espainiako Musikologia Elkarteko kolaboratzailea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Lankidetzako Batzordeko musika saileko lehendakaria. Eliz musikako nazioarteko biltzarretan parte hartu du, Loiolako haurren musika pedagogia ikastaroen eta Bigarren Hezkuntzako musika irakasleen prestakuntza ikastaroen zuzendari ere izan da, eta Donostiako Bach Jaialdiaren sustatzaile, Imanol Olaizolarekin batera.

Ainhoa AROZAMENA AYALA